Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 93. PASARTEA

Jesus zerura itzuli zen

Jesus zerura itzuli zen

Jesus bere jarraitzaileekin bildu zen Galilean. Agindu oso garrantzitsua eman zien: «Zoazte eta egin herri guztietako ikasleak. Irakatsi nik esan dizkizuedan gauzak eta bataia itzazue». Ondoren, promesa hau egin zien: «Gogoratu, zuekin izango naiz beti».

Piztu eta hurrengo 40 egunetan zehar, Jesus ehunka jarraitzaileri agertu zitzaien Galilean eta Jerusalemen. Gauza garrantzitsuak irakatsi zizkien eta mirari asko egin zituen. Ondoren, Jesus bere apostoluekin elkartu zen azken aldiz Oliamendin.

Jesusek dagoeneko esana zien bere apostoluei: «Ez ezazue alde egin Jerusalemdik. Egon Aitak promestutakoaren zain». Baina zer esan nahi zuen ez ziotenez ulertu, galdetu zioten: «Orain izango al zara Israelgo errege?». Jesusek erantzun zien: «Oraindik ez da iritsi ni errege izateko Jehobak ezarritako garaia. Laster espiritu santuaren indarra jasoko duzue eta nire lekuko izango zarete. Zoazte eta predikatu Jerusalem, Judea, Samaria eta lurraren bazterreraino».

Ondoren, Jesus zerurantz igo eta hodei batek ezkutatu zuen. Jarraitzaileek gora begira jarraitu zuten, baina dagoeneko joana zen.

Gero, jarraitzaileak Oliamenditik jaitsi eta Jerusalemera itzuli ziren. Ohituraz, etxe baten goiko gelan bildu eta otoitz egiten zuten. Jesusek argibide gehiago emateko zain zeuden.

«Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau, herri guztiek haren berri izan dezaten. Orduan etorriko da azkena» (Mateo 24:14).