Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 81. PASARTEA

Mendiko Hitzaldia

Mendiko Hitzaldia

12 apostoluak aukeratu ondoren, Jesus menditik jaitsi zen jende multzo handi bat bilduta zegoen lekura. Galilea, Judea, Tiro, Sidon, Siria eta Jordanez beste aldetik etorriak ziren. Gaixoak eta deabruen erruz sufritzen zuen jendea ekarri zituzten bertara eta Jesusek guztiak sendatu zituen. Ondoren, mendi magalean eseri eta hitz egiten hasi zen. Jehobaren lagunak izateko zer egin behar dugun azaldu zuen: bere beharra dugula ulertu eta bera maitatzen ikasi. Baina ezin dugu Jainkoa maitatu besteak ez baditugu maitatzen. Beraz, jatorrak eta zintzoak izan behar dugu jende guztiarekin, baita gure etsaiekin ere.

Jesusek esan zuen: «Ez da nahikoa lagunak bakarrik maitatzea, zuen etsaiak ere maitatu behar dituzue. Gainera, jende guztia bihotzez barkatu behar duzue. Norbait zuekin haserretu bada, joan laster-laster berarengana eta barkamena eskatu. Egin besteei zuei egitea nahi zenuketen guztia».

 Jesusek aholku onak eman zituen diruari eta dauzkagun gauzei buruz. Hau esan zuen: «Jehobaren laguna izatea diru asko izatea baino garrantzitsuagoa da. Lapur batek dirua kendu ahal izango dizue, baina inork ezin dizue Jehobarekin duzuen adiskidetasuna kendu. Ez kezkatu zer jan, edan edo jantziko duzuenari buruz. Begira hegaztiei, Jainkoak beti ematen die nahikoa janari. Kezkatzeak ez dizue bizitza luzatuko. Gogoratu Jehobak badakiela zer behar duzuen».

Jendeak ez zuen sekula inor entzun Jesusek bezala hitz egiten. Beraien erlijio-buruek, hau da, fariseu eta lege-maisuek, ez zieten honelako gauzarik irakasten. Zergatik zen Jesus hain maisu ona? Irakasten zuen guztia Jehobarengandik zetorrelako.

«Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena» (Mateo 11:29).