Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 85. PASARTEA

Jesusek larunbatean sendatu zuen

Jesusek larunbatean sendatu zuen

Fariseuek Jesus gorrotatzen zutenez, preso hartzeko arrazoi bila zebiltzan. Beraz, larunbatean ez zituela gaixoak sendatu behar esan zuten, atseden eguna zelako. Baina larunbat batean, Jesusek jaiotzatik itsua zen gizon bat eskean aurkitu zuen kalean. Orduan, bere ikasleei esan zien: «Ikusi Jainkoaren botereak nola lagunduko dion gizon honi». Jesusek, hortaz, bere listuaz lokatza egin eta gizonaren begietan jarri zuen. Jesusek esan zion: «Joan zaitez begiak Siloeko ur-putzuan garbitzera». Gizonak hau egin zuenean, lehendabiziko aldiz ikusi ahal izan zuen!

Jendea zur eta lur zegoen: «Ez al da hau eserita eskean egoten den gizona? Ala bere antza duen besteren bat ote da?». Gizonak esan zuen: «Neu nauzue gizon hori!». Jendeak, orduan, galdetu zion: «Nolatan, ba, ikus dezakezu?». Gertatu zena azaldu zienean, fariseuengana eraman zuten.

Gizonak fariseuei esan zien: «Jesusek begietan lokatza jarri eta garbitzeko esan zidan. Hori egin nuen eta, orain, ikusi egiten dut». Fariseuek orduan: «Larunbatean sendatzen badu, bere boterea ezin da Jainkoarengandik etorri». Baina beste batzuek esan zuten: «Bere boterea Jainkoarengandik ez badator, ezingo zukeen sendatu».

Fariseuek gizonaren gurasoei deitu eta galdetu zieten: «Nolatan ikus dezake zuen semeak?». Gurasoak beldur  ziren. Izan ere, fariseuek Jesusengan fedea izaten zuena sinagogatik botako zutela esana zuten. Beraz, erantzun zieten: «Ez dakigu. Galdetu berari». Fariseuek, hortaz, gizonari galdetu eta galdetu ibili ziren honakoa erantzun zien arte: «Dakidan guztia esan dizuet. Zergatik jarraitzen didazue galdetzen?». Fariseuek, haserreturik, kanpora bota zuten.

Jesus gizonaren bila joan eta galdetu zion: «Ba al duzu federik Mesiasengan?». Gizonak erantzun zion: «Nor den jakingo banu, izango nuke». Jesusek orduan: «Ni neu naiz». Ez al zaizu iruditzen Jesus jatorra izan zela itsuarekin? Sendatzeaz gain, fedea izaten lagundu zion.

«Oker zabiltzate. Liburu Santuetan esana eta Jainkoaren ahalmena ez dituzue ezagutzen» (Mateo 22:29).