Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 83. PASARTEA

Jesusek milaka laguni jaten eman zien

Jesusek milaka laguni jaten eman zien

32. urteko Pazkoa baino lehentxeago, apostoluak predikatzeko egindako bidaia batetik iritsi ziren. Nekatuta zeudenez, Jesusek Betsaidara eraman zituen txalupaz atseden hartu zezaten. Baina itsasertzera gerturatzean, milaka lagunek bertaraino jarraitu zietela ikusi zuen Jesusek! Nahiz eta bere apostoluekin bakarrik egon nahi zuen, jendearekin jator portatu zen. Beraz, gaixoak sendatzeaz gain, guztiei irakasten hasi zen. Egun osoa igaro zuen Jainkoaren Erreinuari buruz hitz egiten. Arratsean, apostoluak etorri eta esan zioten: «Jendea goseak egongo da. Joan daitezela jan bila».

Jesusek esan zien: «Ez dute zertan joan beharrik. Eman zeuek hementxe jaten». Apostoluek galdetu zioten: «Nahi al duzu beraientzako ogia erostera joatea?». Felipek, apostoluetako batek, esan zuen: «Diru asko edukiko bagenu ere, ezingo genuke horrenbeste jenderentzako nahikoa ogi erosi».

Jesusek galdetu zuen: «Zenbat janari dugu?». Andresek erantzun zion: «Bost ogi eta bi arrain txiki. Hau ez da nahikoa». Jesusek orduan: «Ekarri ogi opilak eta arrainak». Ondoren, 50 eta 100 laguneko taldetan esertzeko esan zion jendeari. Orduan, ogiak eta arrainak hartu, zerurantz begiratu eta otoitz egin zuen. Gero, janaria apostoluei eman eta jendearen artean banatu zuten. Bertan zeuden 5.000 gizonek, baita emakume nahiz haurrek ere, bete arte jan zuten. Amaitu ondoren, apostoluek soberan gelditutako guztia bildu zuten ezertxo  ere ez botatzeko. 12 saski bete zituzten! Harrigarria izan zen mirari hau, ezta?

Jendea erabat txundituta zegoenez, Jesus errege egin nahi izan zuten. Baina oraindik ez zen Jesus errege izateko Jehobak ezarritako garaia. Jesusek hau bazekienez, jendeari joateko esan zion. Ondoren, bere apostoluei Galileako aintziraren beste aldera abiatzeko adierazi zien. Beraz, txalupan sartu ziren, baina Jesus mendira joan zen bera bakarrik. Ba al dakizu zergatik? Bere Aitari otoitz egiteko denbora nahi zuelako. Oso lanpetuta egon arren, Jesusek beti hartzen zuen otoitz egiteko astia.

«Ahalegin zaitezte, ez galtzen den janariagatik, baizik eta irauten eta betiko bizia ematen duen janariagatik; hori Gizonaren Semeak emango dizue» (Joan 6:27).