Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

12. atalaren sarrera

12. atalaren sarrera

Jesusek Erreinuari buruz irakatsi zion jendeari. Jainkoaren izena santutua izateko, Erreinua etortzeko eta Jainkoaren nahia lurrean betetzeko otoitz egiten irakatsi zien. Seme-alabak badituzu, azaldu iezaiezu otoitz honek zer esan nahi duen guztiontzako. Jesusek ez zion utzi Satanasi bere leialtasuna hausten. Apostoluak aukeratu zituen eta Erreinuaren lehen kide bihurtu ziren, honetan eginkizun garrantzitsuak izanez. Ikus ezazue Jesusek benetako gurtzarekiko zuen irrika. Jendea berpiztu, gaixoak sendatu eta gose zeudenei jatekoa eman zien Erreinuak gizadiarengatik egingo duena azalduz.

ATAL HONETAN

74. PASARTEA

Jesus Mesias bihurtu zen

Zer esan nahi du Joanek Jesus Jainkoaren Bildotsa dela esatean?

75. PASARTEA

Deabruak Jesus tentatu zuen

Deabruak Jesus hiru aldiz tentatzen du. Zeintzuk dira hiru tentaldiak? Nola erantzuten dio Jesusek Deabruari?

76. PASARTEA

Jesusek tenplua garbitu zuen

Zergatik botatzen ditu Jesusek animaliak tenplutik kanpora? Zergatik iraultzen ditu diru-trukatzaileen mahaiak?

77. PASARTEA

Putzu ondoko emakumea

Jakoben putzuan dagoen samariar emakumea harrituta dago Jesusek berarekin hitz egiteaz. Zergatik? Beste inori esan ez dion zer esaten dio Jesusek?

78. PASARTEA

Jesusek Jainkoaren Erreinuari buruzko mezua zabaldu zuen

Jesusek bere jarraitzaile batzuk giza arrantzale izatera gonbidatzen ditu. Beranduago, bere jarraitzaileetako 70 trebatzen ditu berri onak zabaltzeko.

79. PASARTEA

Jesusek mirari asko egin zituen

Gaixoak laguntza eske joaten zaizkio Jesusi edonon dagoela. Neskatxa bat ere berpizten du.

80. PASARTEA

Jesusek hamabi apostoluak aukeratu zituen

Zer egiteko aukeratzen ditu Jesusek hamabi apostoluak? Ba al dakizkizu euren izenak?

81. PASARTEA

Mendiko Hitzaldia

Jesusek aholku baliotsuak irakasten dizkio bildu den jende multzo handiari.

82. PASARTEA

Jesusek ikasleei otoitz egiten irakatsi zien

Zer gauzei buruz eskatzeko esan zien Jesusek bere ikasleei?

83. PASARTEA

Jesusek milaka laguni jaten eman zien

Zer erakusten digu mirari honek Jehoba eta Jesusi buruz?

84. PASARTEA

Jesus ur gainean ibili zen

Imajina al dezakezu nola sentitu ziren apostoluak mirari hau ikusita?

85. PASARTEA

Jesusek larunbatean sendatu zuen

Zergatik ez daude guztiak pozik Jesus egiten ari denarekin?

86. PASARTEA

Jesusek Lazaro berpiztu zuen

Maria negarrez ikustean, Jesus ere negarrez hasten da. Baina euren malkoak laster poza izatera aldatzen dira.