Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

11. atalaren sarrera

11. atalaren sarrera

Atal honetan Itun Berria aztertzen hasiko gara. Jesus herri txiki batean bizi zen familia apal batean jaio zen. Aita arotza zuen eta berarekin egiten zuen lan. Jesus izango zen gizadiaren salbatzailea. Izan ere, Jehobak zeruko Erreinuaren Errege izateko aukeratu zuen. Seme-alabak badituzu, lagundu iezaiezu ikusten nola aukeratu zuen Jehobak familia egokia Jesus giro atseginean hazi zedin. Aztertu nola babestu zuen Jehobak Jesus Herodesek hil nahi izan zuenean. Ikasi ezazue ezerk ezin duela Jehobaren asmoa geldiarazi. Ikusi Jehobak Joan aukeratu zuela Jesusi bidea prestatzeko. Eta azpimarratu nola agertu zuen Jesusek gazte-gaztetatik Jehobaren gida eta aholkuak maite zituela.

ATAL HONETAN

68. PASARTEA

Elisabetek haurtxoa izan zuen

Zergatik esan zitzaion Elisabeten senarrari mutu geldituko zela eta haurra jaio eta gero bakarrik hitz egin ahal izango zuela?

69. PASARTEA

Gabrielek Maria bisitatu zuen

Gabrielek bizitza aldatuko zion mezua eman zion Mariari.

70. PASARTEA

Aingeruek Jesusen jaiotzaren berri eman zuten

Jesusen jaiotzaren berri izan zuten artzainek azkar erantzun zuten.

71. PASARTEA

Jehobak Jesus babestu zuen

Errege gaizto batek Jesus hil nahi izan zuen.

72. PASARTEA

Jesus gaztea

Zergatik gelditu ziren lege-maisuak Jesusekin txunditurik tenpluan?

73. PASARTEA

Joanek bidea prestatu zuen

Joan haztean profeta bihurtzen da. Mesias badatorrela irakasten du. Zer egiten du jendeak mezua entzutean?