Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 57. PASARTEA

Jehobak predikatzeko esan zion Jeremiasi

Jehobak predikatzeko esan zion Jeremiasi

Jehobak Jeremias aukeratu zuen Judan profeta izateko. Ba al dakizu zer eskatu zion Jehobak? «Predikatu jendeari eta esaiezu gauza txarrak egiteari uzteko». Baina Jeremiasek esan zion: «Jehoba, gazteegia naiz. Ez dakit jendearen aurrean hitz egiten». Jehobak erantzun zion: «Ez beldurtu. Esan behar duzuna jakinaraziko dizut. Nik lagunduko dizut».

Jehobak Jeremiasi arduradunak bildu, beraien aurrean pitxer bat puskatu eta hau esateko agindu zion: «Jerusalem txiki-txiki egina izango da, pitxer hau bezalaxe». Arduradunak asko haserretu ziren Jeremiasek Jehobaren esana egindakoan. Paxhur izeneko apaizak, orduan, Jeremias jo eta esku eta hanketatik egur-zepoan lotuta utzi zuen. Jeremiasek ez zuen mugitzerik izan gau osoan. Hurrengo egunean, Paxhurrek askatu ondoren, Jeremiasek esan zuen: «Ezin dut egoera hau gehiago jasan. Ez dut gehiago predikatuko!». Amore eman ote zuen? Ez. Pixka bat gehiago pentsatu ondoren, honakoa esan zuen: «Jehobaren mezua barruan sua sentitzea bezalakoxea da. Ezin diot predikatzeari utzi». Jeremiasek, hortaz, jendeari abisua ematen jarraitu zuen.

Urteak pasa ziren eta Judan errege berria zegoen. Apaizek eta profeta faltsuek Jeremiasen mezua gorroto zuten. Horregatik, buruzagiei esan zieten: «Gizon honek hiltzea merezi du!». Jeremiasek esan zien: «Hiltzen banauzue, gizon errugabea hilko duzue. Ez ditut nire hitzak esaten, Jehobarenak baizik». Hori entzutean, buruzagiek esan zuten: «Gizon honek ez du hiltzerik merezi».

Jeremiasek predikatzen jarraitu zuen eta buruzagiak erabat  haserretu ziren. Beraz, erregeari Jeremias hiltzeko eskatu zioten. Jeremiasekin nahi zutena egiteko erantzun zien erregeak. Hortaz, Jeremias hartu eta lokatzez beteriko putzu batera bota zuten bertan hilko zela pentsatuz. Jeremias, pixkanaka-pixkanaka, lokatzetan hondoratzen hasi zen.

Orduan, Ebed-Melek izeneko funtzionarioak erregeari esan zion: «Buruzagiek Jeremias putzu batera bota dute. Bertan uzten badugu, hil egingo da!». Erregeak, hortaz, Jeremias putzutik ateratzeko agindu zion Ebed-Meleki gizon batzuen laguntzarekin. Jeremiasek ez zion inoiz predikatzeari utzi oztopo larriei aurre egin arren. Izan nahi al duzu bera bezalakoa?

«Mundu guztiak gorroto izango dizue niregatik; baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua» (Mateo 10:22).