Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

10. atalaren sarrera

10. atalaren sarrera

Jehoba guztiaren Erregea da. Beti izan du dena kontrolpean eta beti izango du. Adibidez, Jeremias putzu batean hiltzetik salbatu zuen. Xadrak, Mexak eta Abed-Nego labean erretzetik eta Daniel lehoien atzaparretatik libratu zituen. Ester babestu zuen bere herria salbatu zezan. Jehobak ez du utziko gaiztakeriak betiko iraun dezan. Irudi erraldoiari eta zuhaitz handiari buruzko profeziek Jehobaren Erreinuak laster gaiztakeria kenduko duela eta lurrean aginduko duela ziurtatzen dute.

ATAL HONETAN

57. PASARTEA

Jehobak predikatzeko esan zion Jeremiasi

Profeta gazte honek esan zuenak arduradunak asko haserretu zituen.

58. PASARTEA

Jerusalem suntsitua

Judako herritarrek jainko faltsuak gurtzen jarraitzen dutenez, Jehobak baztertu egiten ditu.

59. PASARTEA

Jehoba obeditu zuten lau mutiko

Judutar gazteek Jehobari leial izateko erabakia hartua dute, nahiz eta Nabukodonosorren Babiloniako gortean egon.

60. PASARTEA

Betiko iraungo duen Erreinua

Danielek Nabukodonosorren amets arraroaren esanahia azaltzen du.

61. PASARTEA

Ez ziren ahuspeztu

Xadrak, Mexak eta Abed-Nego ez dira Babiloniako erregearen urrezko irudiaren aurrean ahuspezten.

62. PASARTEA

Zuhaitz handiaren moduko erreinua

Nabukodonosorrek izandako ametsak bere etorkizuna aurreikusten du.

63. PASARTEA

Hormako hitz misteriotsuak

Noiz agertu ziren hitz misteriotsu hauek eta zer esanahi dute?

64. PASARTEA

Daniel lehoien zuloan

Egin otoitz egunero Jehobari Danielek egin zuen bezalaxe.

65. PASARTEA

Esterrek bere herria salbatu zuen

Kanpotarra eta umezurtza izan arren, Ester erregina bihurtu zen.

66. PASARTEA

Esdrasek Jainkoaren Legea irakatsi zuen

Israeldarrek Esdras entzun ondoren, promesa berezia egin zioten Jainkoari.

67. PASARTEA

Jerusalemgo harresiak

Nehemiasek judutarren etsaiek Jerusalem erasotzeko egitasmoa zutela jakin zuen. Zergatik ez zuen beldurrik izan?