Biblia zeru-lurren sorkuntzari buruzko kontakizunarekin hasten da, Jehobak sortu zituen gauza ederretan erreparatu dezagun. Seme-alabak badituzu, lagundu iezaiezu kreazioan dagoen aniztasuna ikusten. Nabarmendu ezazu Jainkoak animalien gainetik egin zituela gizakiak, hitz egiteko, arrazoitzeko, gauzak sortzeko, abesteko eta otoitz egiteko gaitasunak emanez. Lagundu haurrei Jehobak duen boterea, jakinduria eta, batez ere, bere sorkuntzari dion maitasuna estimatzen, guri diguna azpimarratuz.