Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Zer da Bibliak benetan irakasten duena?

 ERANSKINA

Nor da Mikel goiaingerua?

Nor da Mikel goiaingerua?

MIKEL izeneko izaki espiritualari buruz ez da askotan hitz egiten Biblian. Halere, berari buruz hitz egitean, gogoz jardunean dago beti. Esaterako, Daniel liburuan Mikel, aingeru gaiztoen aurka borrokatzen agertzen da; Judasen gutunean, berriz, Satanasekin eztabaidan; eta Apokalipsian, Satanas eta bere deabruen aurka borrokan. Jehobaren agintea defendatzean eta Jainkoaren etsaien aurka borrokatzean, bere izenaren esanahiaren arabera jokatzen duela adierazten du Mikelek. Izan ere, bere izenak «Nor da Jainkoa bezalakoa?» esan nahi du. Baina, nor da Mikel?

Zenbaitzutan, pertsona batzuek izen bat baino gehiago izaten dute. Esaterako, Jakob patriarkari Israel ere deitzen zaio eta Pedro apostoluari, berriz, Simon (Hasiera 49:1, 2; Mateo 10:2). Era berean, Biblian Jesu Kristori ematen zaion beste izen bat Mikel da. Honela deitzen zaio bai lurrean bizi aurretik eta baita zerura itzuli ondoren ere. Azter ditzagun ondorio horretara zuzentzen gaituzten biblia-pasarte batzuk.

Goiaingeru. Bibliak Mikel «goiaingeru[ari]» buruz hitz egiten du (Judas 9). Hitz honek «aingeruen buruzagi» esan nahi du. Pentsatu honetan: goiaingerua deitzen zaio Mikeli. Honek goiaingeru bakarra dagoela aditzera ematen du. Izan ere, «goiaingeru» hitza beti singularrean agertzen da Biblian, inoiz ere ez pluralean. Honetaz gain, Jesus agertzen da goiaingeruaren eginkizunak betetzen. Hau dio 1 Tesalonikarrei 4:16⁠ak jada berpizturik zegoen Jesu Kristori buruz: «Zeren, goiaingeruaren ahotsez [...], Jauna bera [Jesu Kristo] jaitsiko baita zerutik».  Jesusek goiaingeruaren ahotsez hitz egingo duela agertzen duenez, Jesus, Mikel goiaingerua dela ulertzera ematen du.

Gudarostearen buru. Bibliak honakoa dio: «Gudua izan zen zeruan: Mikel eta beronen aingeruak herensugearen aurka. Herensugea eta beronen aingeruak gogor borrokatu ziren» (Apokalipsia 12:7). Beraz, Mikel aingeru leialez osaturiko gudaroste baten buruzagia da. Apokalipsia liburuak, Jesus ere aingeru leialez osatutako gudarostearen buru dela agertzen du (Apokalipsia 19:14-16). Eta Paulo apostoluak «Jesus Jauna» eta «bere aingeru ahaltsu[ak]» zehazki aipatzen ditu (2 Tesalonikarrei 1:7). Hortaz, Biblian bai Mikel eta «bere aingeruak» eta baita Jesus eta «bere aingeruak» ere aipatzen dira (Mateo 13:41; 16:27; 24:31; 1 Pedro 3:22). Hala ere, Bibliak ez du inon aditzera ematen zeruan aingeru leialez osaturiko bi gudaroste daudenik, bataren buruzagia Mikel eta bestearena Jesus direlarik. Beraz, honakoa ondorioztatu dezakegu: Mikel, Jesu Kristo bera da, zeruan duen karguaren eginkizunak betetzen. *

^ § 1 Mikel Jainkoaren Semea dela erakusten duen informazio gehiago Perspicacia para Comprender las Escrituras liburuko 2. alean 386.-387. orrialdeetan aurkituko duzu, Jehobaren lekukoek argitaratua.