Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Zer da Bibliak benetan irakasten duena?

Hau al zen Jainkoaren asmoa?

Hau al zen Jainkoaren asmoa?

EGUNKARIA irakurtzean, telebista ikustean edo irratia entzutean, zer berri topatzen dituzu? Delitu, gerra eta terrorismoari buruzko albiste ugari, ezta? Pentsa ezazu orain zeure arazoetan. Agian asko maite duzun norbaiten gaixotasunak edo heriotzak tristatzen zaitu. Job gizon zintzoa bezala senti zaitezke: «Pisatu ahal izango balitz nire atsekabea eta denak batera jarri ene zoritxarrak, itsasoko hondarrak baino gehiago egingo lukete» (Job 6:2, 3).

Galdetu zeure buruari:

  • Hau al da Jainkoak zuen asmoa niretzat eta gizaki guztientzat?

  • Non aurkitu dezaket nire arazoei aurre egiteko laguntza?

  • Mundu osoa inoiz bakean izatea itxaron al dezakegu?

Bibliak galdera hauentzako erantzun sinesgarriak ematen ditu.

 JAINKOAK ALDAKETA GUZTI HAUEK LURREAN EGINGO DITUELA IRAKASTEN DU BIBLIAK

«Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik» (Apokalipsia 21:4)

«Oreinak bezala salto egingo du herrenak» (Isaias 35:6)

«Itsuek ikusi egingo dute berriro» (Isaias 35:5)

 «Hildako guzti[a]k [...] hilobietatik aterako dir[a]» (Joan 5:28, 29)

«Bizilagun batek ere ez du “akiturik [gaixorik] nago” esango» (Isaias 33:24, Itun Zâr eta Berria)

«Izan bedi gari ugari lurraldean» (72. Salmoa 16)

 BIBLIAK IRAKASTEN DUENARI ONURA ATERA

Aurreko orrialdeetan azaldutakoa amets hutsa dela iruditzen al zaizu? Ez ezazu baietz lasterregi erantzun. Izan ere, Jainkoak guzti hau beteko duela promesten du eta Biblian adierazten du nola egingo duen.

Baina Bibliak zerbait gehiago ere eskaintzen dizu. Orain benetako bizimodu zoriontsua izateko gakoa duzu bertan. Pentsa ezazu une batez zeure kezka eta arazoetan. Agian dirua, familia, osasuna edo maite duzun norbaiten heriotzarekin dute zerikusia. Bibliak arazo hauei aurre egiten lagun zaitzake. Gainera, hurrengo galderen erantzuna emanez, lasaitasuna ere eman diezazuke:

  • Zergatik sufritzen dugu?

  • Nola egin diezaiekegu aurre bizitzako kezkei?

  • Zer egin dezakegu gure familia zoriontsuagoa izateko?

  • Zer gertatzen zaigu hil ondoren?

  • Ikusiko ote ditugu berriz ere hildakoak?

  • Nola egon gaitezke ziur Jainkoaren promesak beteko direla?

 Liburu hau irakurtzen egoteak, Bibliak irakasten duena ezagutu nahi duzula azaltzen du. Liburu honek hau lortzen lagunduko zaitu. Paragrafo bakoitzari dagozkion galderak daude. Milioika pertsonak, Jehobaren lekukoekin Biblia ikastean, galdera-erantzunen bidez egiten den ikasbideaz gozatu dute. Zuk ere hala egitea espero dugu. Jainkoak bedeinka zaitzala bizipen aberasgarri honetan murgiltzen zaren heinean: Bibliak benetan irakasten duena aztertzea!