Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Zer da Bibliak benetan irakasten duena?

 ERANSKINA

Abenduan jaio ote zen Jesus?

Abenduan jaio ote zen Jesus?

BIBLIAK ez digu esaten Jesus noiz jaio zen. Hala ere, abenduan ez zela jaio pentsatzeko arrazoi sendoak ematen dizkigu.

Azter dezagun Belenen, Jesus jaio zen lekuan, abendu inguruan eguraldia nolakoa zen. Judutarren Kislev hilabetean, azaroa eta abenduaren arteko garaian, hotza eta euria egiten zuen. Hurrengo hilabetea Tebet zen, abendua eta urtarrilaren artekoa. Sasoi hartan, urteko tenperaturarik hotzenak zeuden eta, beraz, noizean behin mendialdean elurra ere egiten zuen. Ikus dezagun lurralde hartan zegoen eguraldiari buruz Bibliak esaten duena.

Esdras biblia-idazleak Kislev, hilabete hotza eta euritsua zela adierazi zuen. Jerusalemen «bederatzigarren hilaren [Kislev-en] hogeia[n]» jendetza bildu zela esan ondoren, jendea «ari zuen euriarengatik dar-dar» zegoela esaten du  Esdrasek. Urte sasoi hartako eguraldiari buruz, jendeak berak honakoa esan zuen: «Baina asko gara eta euri-aroa da; kanpoan ezin gintezke egon» (Esdras 10:9, 13; Jeremias 36:22). Ez da harritzekoa, beraz, abenduko gauetan Belenen inguruan bizi ziren artzainek, kanpoan egon beharrean, euren buruak eta beraien artaldeak babesean jartzea!

Bibliak, aldiz, Jesus jaio zen gauean artzainak beraien artaldeekin zelaietan zeudela dio. Lukas biblia-idazleak denboraldi hartan Belen inguruan «artzain batzuk, gauez kanpoan artaldea txandaka zaintzen» ari zirela idatzi zuen (Lukas 2:8-12). Beraz, artzainak gauean ari ziren artaldea zaintzen. Abenduan eguraldia hotza eta euritsua zenez, zentzuzkoa izango ote zen artzainak kanpoan egotea? Ez horixe! Hortaz, Jesusen jaiotzari buruzko xehetasunek abenduan ez zela jaio erakusten dute.

Jesus noiz hil zen argi eta garbi azaltzen du Bibliak, baina oso zehaztasun gutxi ematen ditu bere jaiotzari buruz. Hori dela eta, Salomon erregearen hitzak burura etortzen zaizkigu: «Hobe izen ona, lurrin gozoa baino. Hobe heriotza-eguna, jaioteguna baino» (Kohelet 7:1). Ez da harritzekoa, beraz, Bibliak Jesusen bizitza eta heriotzari buruz xehetasun ugari ematea eta oso gutxi, berriz, bere jaiotzari buruz.

Jesus jaio zen gauean, artzainak zelaietan zeuden beraien artaldeekin izarpean