Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Aukeratu hizkuntza Euskara

Zer da Bibliak benetan irakasten duena?

Biblia aztertzeko tresna hau gai ezberdinez Bibliak esaten duena ikasteko prestatua dago, esaterako, zergatik sufritzen dugun, zer gertatzen den hil ondoren, nola izan familia-bizitza zoriontsua eta gehiago.

Hau al zen Jainkoaren asmoa?

Zergatik daude hainbeste arazo gaur egun? Ba al dakizu benetako aldaketa datorrela dioela Bibliak? Zuri ere onurak ekarriko dizkizu.

1. KAPITULUA

Zein da egia Jainkoari buruz?

Arduratzen al da zutaz Jainkoa? Ezagutu ezazu bere izaera eta nola hurbil zaitezkeen berarengana.

2. KAPITULUA

Biblia: Jainkoaren eskutik datorren liburua

Nola lagun zaitzake Bibliak zure arazoei aurre egiten? Zergatik egon zaitezke ziur Bibliako profeziak beteko direla?

3. KAPITULUA

Zein da Jainkoaren asmoa lurrarentzat?

Beteko ote da inoiz lurrean izango den paradisuari buruzko Jainkoaren promesa? Hala bada, noiz?

4. KAPITULUA

Nor da Jesu Kristo?

Jakin ezazu zergatik den Jesus agindutako Mesias, nondik etorri zen eta zergatik den Jehobaren Seme bakarra.

5. KAPITULUA

Erreskatea: Jainkoaren oparirik bikainena

Zer da erreskatea? Zein onura izan ditzakezu erreskateari esker?

6. KAPITULUA

Non daude hildakoak?

Non daude hildakoak? Zergatik hiltzen da gizakia? Jakin ezazu Bibliaren erantzuna

7. KAPITULUA

Ba ote dago itxaropenik zuk maite izan eta hilik daudenentzako?

Hil al zaizu inoiz asko maite duzun norbait? Posible ote da berriz ikustea? Jakin ezazu Bibliak berpizkundeari buruz irakasten duena.

8. KAPITULUA

Zer da Jainkoaren Erreinua?

Jende askok ezagutzen du aitagurea. Zer esan nahi du «etorrarazi zeure erregetza» esaldiak?

9. KAPITULUA

«Azken egunetan» bizi al gara?

Nola frogatzen dute gaur egungo ekintza eta jarrerek Bibliak aurresan zituen «azken egunetan» bizi garela? Jakin ezazu.

10. KAPITULUA

Zer eragin dute guregan izaki espiritualek?

Bibliak aingeru eta deabruei buruz hitz egiten du. Benetakoak ote dira izaki espirual hauek? Eraginik izan al dezakete zure bizian?

11. KAPITULUA

Zergatik uzten du Jainkoak sufrimendua izaten?

Jende askok Jainkoa dela sufrimenduaren erruduna pentsatzen du. Zer uste duzu zuk? Jakin ezazu Jainkoak sufrimenduaren zergatiari buruz esaten duena.

12. KAPITULUA

Jainkoari atsegin zaion bizimodua

Jehobari atsegin zaion bizimodua izan dezakezu. Izan ere, bere lagun izan zaitezke.

13. KAPITULUA

Errespeta dezagun bizitza!

Zein da abortu, odol-transfusio eta animalien bizitzari buruzko Jainkoaren ikuspuntua?

14. KAPITULUA

Nola izan daiteke zoriontsu zure familia?

Jesusen maitasuna senar, emazte, guraso eta haurrek jarraitu beharreko eredua da. Zer ikasten dugu bere eredutik?

15. KAPITULUA

Jehobak onesten duen gurtza

Aztertu benetako erlijioa jarraitzen dutenak nortzuk diren jakiteko sei ezaugarri.

16. KAPITULUA

Jar zaitez benetako gurtzaren alde

Zein erronkei aurre egin beharko diezu zure sinesmenak besteei azaltzean? Nola egin dezakezu hau besteak mindu gabe?

17. KAPITULUA

Hurbildu otoitzean Jainkoarengana

Erantzuten al dizu Jainkoak otoitz egiten diozunean? Hau jakiteko, Bibliak otoitzari buruz irakasten duena ezagutu behar duzu.

18. KAPITULUA

Bataioak Jainkoarengana hurbiltzen gaitu

Zein urrats eman behar dira bataiatzeko baldintzak betetzeko? Ikasi zer irudikatzen duen eta nola egin behar den.

19. KAPITULUA

Iraun Jainkoaren maitasunean

Nola azaldu dezakegu maitasuna eta esker ona Jainkoak egin duen guztiagatik?

ERANSKINA

Jainkoaren izena: bere erabilera eta esanahia

Jainkoaren izen berezia biblia-itzulpen askotatik kendua izan da. Zergatik? Garrantzitsua ote da Jainkoaren izena erabiltzea?

ERANSKINA

Mesias noiz agertuko zen iragarri zuen Danielen profeziak

500 urte baino lehenagotik, Jainkoak Mesias azalduko zen urte zehatza adierazi zuen. Ikasi profezi txundigarri honetaz!

ERANSKINA

Jesu Kristo: agindutako Mesias

Mesiasi buruz emandako profezia guztiak Jesusengan bete ziren. Zure Biblian egiaztatu dezakezu profezia guzti-guztiak zehaztasun osoz bete zirela.

ERANSKINA

Aita, Semea eta Espiritu Santua: zein da egia hauei buruz?

Jende askok Trinitatea biblia-irakaskuntza dela pentsatzen du. Baina egia ote da?

ERANSKINA

Erabil behar al lukete kristauek gurutzea gurtzan?

Gurutzean hil al zen benetan Jesus? Irakurri ezazu Bibliatik erantzuna.

ERANSKINA

Jaunaren Afaria: Jainkoari ohore ematen dion ospakizuna

Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapena ospatzea agintzen zaie kristauei. Noiz eta nola ospatu behar da?

ERANSKINA

Zer esan nahi dute «arima» eta «espiritu» hitzek?

Hil ondoren gorputzaren atal ikusezin batek hau utzi eta bizirauten duela pentsatzen dute askok. Baina zer esaten digu Bibliak?

ERANSKINA

Zer dira Herio Leizea eta Hildakoen Egoitza?

Biblia-itzulpen batzuek Herio Leize eta Hildakoen Egoitza erabili ordez «hilobi» edo «infernu» hitzak erabiltzen dituzte. Zer esan nahi dute benetan hitz hauek?

ERANSKINA

Zer da Epai-eguna?

Jakin ezazu Epai-egunak leialak diren gizakiak nola bedeinkatuko dituen

ERANSKINA

1914: Urte garrantzitsua biblia-profezietan

Nola frogatzen du Bibliak 1914. urtea garrantzitsua izan zela?

ERANSKINA

Nor da Mikel goiaingerua?

Bibliak goiaingeru boteretsu hau nor den esaten digu. Jakin ezazu nor den eta zer egiten ari den.

ERANSKINA

Zer da «Babilonia handia»?

Apokalipsis liburuak «Babilonia handia» izeneko emakume bati buruz hitz egiten du. Benetakoa al da? Zer dio Bibliak berari buruz?

ERANSKINA

Abenduan jaio ote zen Jesus?

Ikusi Belenen abendu inguruan eguraldia nolakoa zen Jesus jaio zen garaian. Zer adierazten digu honek?

ERANSKINA

Ospatu behar al ditugu jaiak?

Zein da zure eskualdean ospatzen diren jai askoren jatorria? Erantzunak harritu zaitzake.