Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Berri onak Jainkoaren eskutik!

 8. IKASGAIA

Zergatik uzten du Jainkoak sufrimendua izaten?

Zergatik uzten du Jainkoak sufrimendua izaten?

1. Nola hasi zen gaiztakeria?

Jainkoak gizakiei behar adina denbora utzi die agintzen gizadiaren arazoak konpondu ezin dituztela azaltzeko

Satanasek lehenengo gezurra esan zuenean hasi zen gaiztakeria lurrean. Satanas, jatorrian, aingeru perfektua zen baina ez zuen «egian oinarritua» egoten jarraitu (Joan 8:44). Adoratua izateko desira laztandu zuen, hori Jainkoari besterik ez badagokio ere. Satanasek lehenengo emakumeari, Ebari gezurra esan zion eta Jainkoaren esanaren ordez berea egitera bultzatu zuen. Adamek Ebarekin bat egin zuen eta bere erabakiak sufrimendua eta heriotza ekarri zituen.Irakurri Hasiera 3:1-6, 19.

Satanasek Ebari Jainkoaren esana ez betetzea proposatu zionean, Jainkoaren subiranotasunaren edo agintzeko duen eskubidearen aurkako matxinada hasi zuen. Gizaki gehienek Satanasen alde egin dute Jainkoa haien Agintari bezala baztertuz. Honela, Satanas «mundu honetako buruzagi» bihurtu da.Irakurri Joan 14:30; 1 Joan 5:19.

2. Ba al zuen akatsik Jainkoak sortutakoak?

Jainkoaren egintza guztiak akatsgabeak dira. Berak sorturiko aingeru eta gizakiak bere esana erabat betetzeko gai ziren (Deuteronomioa 32:4, 5). Jainkoak gauza onak edo txarrak egitea aukeratzeko gaitasuna eman digu. Honi esker berari diogun maitasuna azal dezakegu.Irakurri Santiago 1:13-15; 1 Joan 5:3.

3. Zergatik utzi du Jainkoak sufrimendua izaten orain arte?

Denboraldi mugatuan, Jainkoak bere subiranotasunaren aurkako matxinada izaten utzi du. Zergatik? Bera kontuan hartu gabe agintzeko ahaleginek jendeari ez diotela  onik egiten azaltzeko (Kohelet 7:29; 8:9). 6.000 urte pasata, giza historiak argi uzten du: giza agintariek porrot egin dute gerrak, delitua, injustizia eta gaixotasunak kentzeko ahaleginean.Irakurri Jeremias 10:23; Erromatarrei 9:17.

Jainkoaren agintea, gizakiarena ez bezala, onuragarria da onartzen dutenentzat (Isaias 48:17, 18). Laster, Jehobak giza gobernua kendu eta bere agintea aukeratu dutenak biziko dira lurrean (Isaias 11:9).Irakurri Daniel 2:44.

4. Zein aukera luzatu digu Jainkoaren pazientziak?

Satanasen arabera, inork ez zuen Jehoba zerbitzatuko arrazoi berekoiengatik ez balitz. Hori gezurra dela froga dezakezu, noski! Jehobaren agintearen alde edo gizakiarenaren alde gaudela azaltzeko aukera ematen digu Jainkoaren pazientziak. Gure bizimoduak adieraziko du hautatu duguna.Irakurri Job 1:8-12; Esaera Zaharrak 27:11.

5. Nola aukera dezakegu Jainkoa gure Agintari izateko?

Guk egindako aukerek Jainkoa gure Agintari izatea nahi dugun edo ez azaltzen dute

Biblia oinarri dugularik, Jehobari buruz ikasiz eta benetako adorazioan parte hartuz, bera gure Agintari izatea aukeratzen dugu (Joan 4:23). Jesus bezala politika eta gerretatik kanpo gelditzean, Satanas gure agintari izatea baztertzen dugu.Irakurri Joan 17:14.

Satanasek moralik gabeko eta kaltegarri diren jarduerak bultzatzeko darabil bere boterea. Jarduera hauek baztertzean, litekeena da ahaide edo lagunen batek iseka egin edo gure aurka ipintzea (1 Pedro 4:3, 4). Beraz, hautatu beharrean gaude. Jainkoa maite dutenekin elkartuko al gara? Bere lege maitekor eta zuhurren esana beteko al dugu? Hau egiten badugu, Satanasek esandakoa, hau da, presiopean inork ez zuela Jainkoaren esana beteko, gezurra dela frogatuko dugu.Irakurri 1 Korintoarrei 6:9, 10; 15:33.

Jainkoak gizadiari dion maitasunak gaiztakeria eta sufrimendua amaituko direla ziurtatzen du. Guzti hau sinesten dutela azaltzen dutenek lurrean betiko biziaz gozatuko dira.Irakurri Joan 3:16.