Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Berri onak Jainkoaren eskutik!

 1. IKASGAIA

Zer dira berri onak?

Zer dira berri onak?

1. Zer dira Jainkoaren eskutik datozen berriak?

Jainkoaren nahia gizakiok lurrean biziaz gozatzea da. Gizon-emakumeak maite dituelako sortu zituen lurra eta bertako guztia. Laster leku guztietako pertsonei etorkizun hobea emateko pausoa emango du. Sufrimenduaren zamaz libratuko du gizadia.Irakurri Jeremias 29:11.

Ez da izan indarkeria, gaixotasuna, edo heriotza kentzea lortu duen gobernurik. Baina badira berri onak. Aurki, Jainkoak gobernu guztiak kendu eta berea ezarriko du. Gobernu honen herritarrak bakea eta osasunaz gozatuko dira.Irakurri Isaias 25:8; 33:24; Daniel 2:44.

2. Zergatik dira premiazkoak berri onak?

Jainkoak jende gaiztoa lurretik kentzen duenean soilik amaituko da sufrimendua (Sofonias 2:3). Noiz gertatuko da hau? Jainkoaren Hitzak aspaldi iragarri zituen gizadia mehatxatzen duten gaur egungo baldintzak. Egungo gertakariek argi uzten dute Jainkoaren esku-hartzearen garaia hurbil dagoela.Irakurri 2 Timoteori 3:1-5.

3. Zer egin behar genuke?

Jainkoa ezagutu behar genuke bere Hitza, Biblia, erabiliz. Aita maitekor batek idatzitako eskutitza bezalakoa da. Bizimodu hobea orain eta etorkizunean betirako bizia lurrean izaten irakasten digu. Egia da, batzuei beharbada ez zaie gustatuko zuk Biblia ulertzeko laguntza jasotzea. Baina ez dezagun galdu etorkizun ezin hobea izateko aukera!Irakurri Esaera Zaharrak 29:25; Apokalipsia 14:6,7.