Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Berri onak Jainkoaren eskutik!

 6. IKASGAIA

Zein itxaropen dago hildakoentzat?

Zein itxaropen dago hildakoentzat?

1. Zein dira hildakoei buruzko berri onak?

Jesus Jerusalemdik hurbil zegoen Betaniara heldu zenean, bere lagun Lazarok lau egun zeramatzan hilik. Hildako gizonaren arrebekin, Marta eta Mariarekin joan zen Jesus hilobira. Laster, jende multzo handi bat bildu zen. Imajinatu al dezakezu Marta eta Mariaren poza Jesusek Lazaro berpiztu zuela ikustean?Irakurri Joan 11:21-24, 38-44.

Martak ordurako hildakoei buruzko berri onak jakin, bazekizkien. Bazekien Jehobak hildakoak berpiztuko dituela lurrean berriro bizitzeko.Irakurri Job 14:14, 15.

2. Zein da hildakoen egoera?

Jainkoak Adami honakoa esan zion: «Hautsa zara eta hautsera itzuliko zara» (HASIERA 3:19)

Gizakiok hautsetik sortuak gara (Hasiera 2:7; 3:19). Ez gara hezur-haragizko gorputzetan bizi diren espirituak. Izaki fisikoak gara, beraz, hiltzen garenean gure izateko atalik ez dirau bizirik. Hiltzean gure garuna hil eta pentsamenduak galtzen dira. Horregatik ez zuen ezer esan Lazarok hil eta gero gertatu zitzaionaz, hildakoak konorterik gabe baitaude.Irakurri 146. Salmoa 4; Kohelet 9:5, 6, 10.

Sufriarazten al ditu hildakoak suaz Jainkoak? Bibliak hildakoak konorterik gabe daudela irakasten duenez, argi dago infernua Jainkoa iraintzen duen irakaspen faltsua dela. Inor suaz torturatzeko ideia soilak higuindu egiten du Jehoba.Irakurri Jeremias 7:31.

 3. Hitz egin al dezakete hildakoek gurekin?

Hildakoek ezin dute hitz egin, ezta entzun ere (115. Salmoa 17). Baina aingeru batzuk maltzurrak dira, eta jendearekin hitz egin dezakete hildako gizakiak balira bezala (2 Pedro 2:4). Jehobak hildakoekin hitz egiten saiatzea debekatzen digu.Irakurri Deuteronomioa 18:10, 11.

4. Nor izango da berpiztua?

Hilobietan hilda dauden milioika lagun berpiztuko dira lurrean, hauen artean Jainkoa ezagutu ez eta gauza txarrak egin zituzten asko.Irakurri Lukas 23:43; Eginak 24:15.

Berpiztuek Jainkoari buruzko egia ikasi ahal izango dute, baita Jesusen esana egitean berarengan fedea dutela azaldu ere (Apokalipsia 20:11-13). Berpiztu eta gauza onak egiten dituztenak betirako bizitzaz gozatu ahal izango dira lurrean.Irakurri Joan 5:28, 29.

5. Zer irakasten digu berpizkundeak Jehobari buruz?

Jainkoak hildakoentzat itxaropena eman du bere Semea gugatik hiltzera bidaltzean. Hortaz, berpizkundeak Jehobaren maitasun eta merezi ez dugun adeitasunari buruz hitz egiten digu. Hildakoak berpiztean, nor ikusi nahi zenuke zuk bereziki?Irakurri Joan 3:16; Erromatarrei 6:23.

 

Ikasi gehiago

Zer da Bibliak benetan irakasten duena?

Non daude hildakoak?

Non daude hildakoak? Zergatik hiltzen da gizakia? Jakin ezazu Bibliaren erantzuna

Zer da Bibliak benetan irakasten duena?

Ba ote dago itxaropenik zuk maite izan eta hilik daudenentzako?

Hil al zaizu inoiz asko maite duzun norbait? Posible ote da berriz ikustea? Jakin ezazu Bibliak berpizkundeari buruz irakasten duena.

Zer da Bibliak benetan irakasten duena?

Zer eragin dute guregan izaki espiritualek?

Bibliak aingeru eta deabruei buruz hitz egiten du. Benetakoak ote dira izaki espirual hauek? Eraginik izan al dezakete zure bizian?