Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Berri onak Jainkoaren eskutik!

 4. IKASGAIA

Nor da Jesukristo?

Nor da Jesukristo?

1. Nola hasi zen Jesusen bizitza?

Zein ezaugarrik egiten du Jesus hurbilerraz? (MATEO 11:29; MARKOS 10:13-16)

Beste gizakiak ez bezala, Jesus zeruan bizi izan zen izaki espiritual moduan lurrean jaio aurretik (Joan 8:23). Jesus Jainkoaren lehen sorkuntza zen eta beste gauza guztiak sortzen lagundu zion Jainkoari. Jehobak zuzenean egindako sorkuntza bakarra da, eta horregatik aproposa da Jainkoaren «Seme Bakarra» deitzea (Joan 1:14). Jesus Jainkoaren bozeramailea izan zenez, «Hitza» ere esaten zaio.Irakurri Esaera Zaharrak 8:22, 23, 30; Kolosarrei 1:15, 16.

2. Zergatik etorri zen Jesus lurrera?

Jainkoak bere Semearen bizia Maria izeneko judu birjinaren umetokian ipini zuen zerutik lurrera bidaliz. Beraz, Jesusek ez zuen giza aitarik izan (Lukas 1:30-35). Zertarako etorri zen Jesus lurrera? (1) Jainkoari buruzko egia irakasteko, (2) zailtasunak izan arren, bere ereduaren bidez Jainkoaren nahia nola bete dezakegun azaltzeko eta (3) bere bizi perfektua «ordainsaritzat» emateko.Irakurri Mateo 20:28.

3. Zergatik behar dugu ordainsaria?

Ordainsaria pertsona bat heriotzaren mehatxutik askatzeko ordaintzen den prezioa da (Irteera 21:29, 30). Heriotza eta zahartzaroa ez ziren sartzen Jainkoak gizadiarentzako zuen hasierako helburuan. Nola dakigu hori? Jainkoak Adam lehen gizonari Bibliak «bekatu» deritzona egiten bazuen hil egingo zela esan zion. Beraz, Adamek bekatu egin ez balu, ez zatekeen inoiz hilko (Hasiera 2:16, 17; 5:5). Bibliaren arabera, heriotza gizakion  munduan Adamen bidez «sartu» zen. Honela, Adamek bekatua eta honen zigorra, heriotza, igorri zizkien bere ondorengoei. Ordainsaria Adamengandik guztiok jaso dugun zigor honetatik, hau da, heriotzatik askatzeko behar dugu.Irakurri Erromatarrei 5:12; 6:23.

Nork ordain zezakeen gu heriotzatik askatzeko ordainsaria? Hiltzean ordaintzen dugun zigorra gure bekatuena soilik da. Perfektua ez den gizakiak ezin du beste inoren bekatuen ordaina eman.Irakurri 49. Salmoa 8-10 [49:7-9, NW]

4. Zergatik hil zen Jesus?

Gu ez bezala, Jesus perfektua zen. Beraz, bere bekatuengatik ez zuen zertan hil behar, ez baitzuen inoiz bekatu egin. Beste batzuen bekatuengatik hil zen ordea. Jainkoak gizakioi aparteko maitasuna azaldu zigun bere Semea guregatik hiltzera bidali zuenean. Jesusek ere maite gintuela erakutsi zigun, bere Aitaren esana betetzean eta bere bizia gure bekatuengatik ematean.Irakurri Joan 3:16; Erromatarrei 5:18, 19.

5. Zertan ari da Jesus orain?

Jesusek gaixoak sendatu, hildakoak berpiztu eta pertsonen sufrimendua arindu zuen lurrean. Honela, Jainkoaren esana egiten duten gizakien alde etorkizunean egingo duena azaldu zuen (Mateo 15:30, 31; Joan 5:28). Jesus hil ondoren Jainkoak zeruan bizitzeko berpiztu zuen (Efesoarrei 1:20). Jesusek, orduan, Jainkoaren eskuinaldean itxaron zuen Jehobak lurrean agintzeko errege-boterea eman arte (Hebrearrei 10:12, 13). Jesus orain errege da zeruan eta agintean dago jada. Bere jarraitzaileak berri onak zabaltzen ari dira lur osoan.Irakurri Daniel 7:13, 14; Mateo 24:14.

Laster, Jesusek bere errege-boterea erabiliko du sufrimendua eta hau sortzen duen guztia desagerrarazteko. Jesusen nahia egiten dutenek berarengan fedea dutela azalduz, lurreko paradisuan bizitza jasoko dute.Irakurri 37. Salmoa 9-11.