Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Berri onak Jainkoaren eskutik!

 2. IKASGAIA

Nor da Jainkoa?

Nor da Jainkoa?

1. Zergatik adoratu behar genuke Jainkoa?

Jainkoa gauza guztien Sortzailea da. Ez du hasierarik eta ez du bukaerarik izango (90. Salmoa 2). Bera da Biblian aurkitzen diren berri onen iturburua (1 Timoteori 1:11). Jainkoa soilik adoratu behar genuke bizia eman baitigu.Irakurri Apokalipsia 4:11.

2. Nolakoa da Jainkoa?

Gizakiak ez du inoiz Jainkoa ikusi espiritua baita, hau da, lurreko izakiak ez bezala, bizi forma gorena (Joan 1:18; 4:24). Halere, Jainkoak sortutako gauzek bere izaera argitzen digute. Esaterako, fruitu eta loreen aniztasunak bere maitasuna eta jakinduria erakusten dizkigu; unibertsoaren tamainak, berriz, bere ahalmena.Irakurri Erromatarrei 1:20.

Jainkoaren izaeraz are gehiago ikas dezakegu Biblia irakurriz. Adibidez, zer duen atsegin eta zer ez, jendearekin nola jokatzen duen edo egoera ezberdinen aurrean nola erantzuten duen azaltzen digu.Irakurri 103. Salmoa 7-10.

3. Ba al du izenik Jainkoak?

Jesusek zera esan zuen: «Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena» (Mateo 6:9). Jainkoak titulu asko izan arren, izen bakarra du. Hizkuntza bakoitzean ezberdin ahoskatzen da. Euskaraz «Jehoba» eta «Jahweh» ahoskerak egokiak dira.Irakurri Irteera 3:15, oharra.

Jainkoaren izena Biblia askotatik kendu eta, horren ordez, Jauna edo Jainkoa tituluak jarri dituzte. Baina Biblia idatzi zenean Jainkoaren izena 7.000 bat aldiz agertzen zen. Jesusek Jainkoaren izenari buruz irakatsi zuenean honakoa esan zuen: «Ezagutarazi [... diet] zure izena» (Joan 17:26, Jean Duvoisinen Bible Saindua).

 4. Arduratzen al da gutaz Jainkoa?

Aita maitekor honen antzera, Jainkoak gure ongizate iraunkorrari begira ekiten du

Sufrimendua mundu zabalean dago hedatua. Jainkoa gutaz arduratzen ez dela esan nahi ote du honek? Batzuek Jainkoak gu probatzeko sufriarazten gaituela diote, baina hori ez da egia.Irakurri Santiago 1:13.

Jainkoak gizakiari bere kabuz erabakiak hartzeko duintasuna eman dio. Estimatzen al dugu Jainkoa zerbitzatu ala ez aukeratzeko askatasuna? (Josue 24:15). Hala eta guztiz ere, jende askok besteei gauza txarrak egitea aukeratzen du, ondorioz bada sufrimendu handia. Bidegabekeria hau ikusteak Jehoba mintzen du.Irakurri Hasiera 6:5-7.

Jehoba gutaz arduratzen den Jainkoa da. Gu bizitzaz gozatzea nahi du. Laster, sufrimendua eta hau sortarazten dutenak desagerraraziko ditu. Bitartean, arrazoi ona badu denbora mugatu batean sufrimendua izaten uzteko. 8. ikasgaian arrazoi hau zein den aztertuko dugu.Irakurri 2 Pedro 2:9; 3:7, 13.

5. Nola hurbil gaitezke Jainkoarengana?

Jehobak berarengana hurbiltzeko gonbita luzatzen digu otoitzaren bidez berarekin hitz egiten. Gizabanako bakoitzaz arduratzen da (65. Salmoa 3 [65:2, NW]; 145. Salmoa 18). Gu barkatzeko irrika du. Nahiz eta batzuetan huts egin, bere nahia betetzeko gure ahalegina antzematen du. Beraz, nahiz eta perfektuak ez izan, Jainkoarekin harreman estua izan dezakegu benetan.Irakurri 103. Salmoa 12-14; Santiago 4:8.

Jehobak bizia eman digunez, beste edonor baino gehiago maitatu behar genuke (Markos 12:30). Jainkoari diozun maitasuna berari buruz gehiago ikasiz eta bere nahia betez erakusten duzu. Hau egiten duzun heinean, berarengandik geroz eta hurbilago egongo zara.Irakurri 1 Timoteori 2:4; 1 Joan 5:3.

Ikasi gehiago

BERRI ONAK JAINKOAREN ESKUTIK!

Ba al du izenik Jainkoak?

Jainkoak titulu asko ditu, esaterako, Ahaltsu, Egile eta Jauna. Biblian 7.000 bat aldiz erabiltzen da Jainkoaren izen berezia.