Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Berri onak Jainkoaren eskutik!

 15. IKASGAIA

Zergatik jarraitu behar zenuke ikasten?

Zergatik jarraitu behar zenuke ikasten?

1. Nola izango zaizu mesedegarri Biblia aztertzen jarraitzea?

Zalantzarik gabe, Bibliako oinarrizko irakaspenen ikuspegi orokor honek Jehobari diozun maitasuna indarberritu du. Maitasun hau etengabe landu behar duzu (1 Pedro 2:2). Betiko bizitzeko duzun itxaropena Jainkoarengana hurbiltzen jarraitzeari lotuta dago eta hau Biblia aztertuz lortzen da.Irakurri Joan 17:3; Judas 21.

Jainkoaren ezaguera handitzen duzun heinean, zure fedea indartsuagoa izango da. Fedeak Jainkoaren gogoko izaten lagunduko dizu (Hebrearrei 11:1, 6). Damutzera eta zure bizimoduarentzat onak diren aldaketak egitera ere bultzatuko zaitu.Irakurri Eginak 3:19.

2. Nola izan daiteke mesedegarri besteentzat Jainkoari buruz duzun ezagutza?

Jehobarekin harreman estua izan dezakezu

Jakina, ikasi duzuna partekatu nahi izango duzu; denok atsegin dugu berri onak ematea. Biblia aztertzen jarraituz gero, hau erabiltzen ikasiko duzu zure fedea eta berri onak azaltzeko.Irakurri Erromatarrei 10:13-15.

Jende gehiena lagun eta senideekin hasten da berri onei buruz hitz egiten. Tentuz ibili. Beren erlijioa oker dagoela esan ordez, hitz egiezu Jainkoaren promesei buruz. Gogoan izan, jokabide jatorrak esaten duzunak baino gehiago hunkitzen du jendea.Irakurri 2 Timoteori 2:24, 25.

3. Nolako harremana izan dezakezu Jainkoarekin?

Jainkoaren Hitza aztertzeak modu espiritualean hazten lagunduko dizu. Denboraren joanean, Jehobarekin harreman  estua izan dezakezu. Izan ere, zu bere familian egon eta Berea izan zaitezke.Irakurri 2 Korintoarrei 6:18.

4. Nola egin dezakezu aurrera?

Jainkoaren Hitza aztertzen jarraituz espiritualki aurrera egin dezakezu (Hebrearrei 5:13, 14). Eskaiozu Jehobaren lekuko bati zurekin Biblia ikastaroa izatea, Zer da Bibliak benetan irakasten duena? izeneko liburua erabiliz. Jainkoaren Hitzetik zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta arrakastatsuagoa izango da zure bizitza.Irakurri 1. Salmoa 1-3; 73. Salmoa 27, 28.

Berri onak Jehoba, Jainko zoriontsuaren eskutik datoz. Berarengana hurbil zaitezke bere herrira hurbilduz (Hebrearrei 10:24, 25). Jehobari atsegin ematen saiatzen bazara, egiazko bizia, hau da, betiereko bizia eskuratuko duzu. Jainkoarengana hurbiltzea da benetan egin dezakezun gauzarik onena.Irakurri 1 Timoteori 1:11; 6:19.

 

Ikasi gehiago

BIBLIA-IKASTAROA

Zergatik Biblia ikasi?

Bibliak, munduan zehar milioika pertsonei, bizitzako galdera garrantzitsuen erantzuna ematen die. Ezagutu nahi al dituzu erantzun hauek?

Zer da Bibliak benetan irakasten duena?

Hurbildu otoitzean Jainkoarengana

Erantzuten al dizu Jainkoak otoitz egiten diozunean? Hau jakiteko, Bibliak otoitzari buruz irakasten duena ezagutu behar duzu.