Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Berri onak Jainkoaren eskutik!

 10. IKASGAIA

Nola ezagut dezakezu egiazko adorazioa?

Nola ezagut dezakezu egiazko adorazioa?

1. Egiazko erlijio bakar bat al dago?

«Kontuz sasiprofetekin!» (MATEO 7:15)

Jesusek bere jarraitzaileei erlijio bakarra irakatsi zien, egiazko erlijioa, alegia. Betiereko bizitzara zuzentzen gaituen bidea da. Jesusek bide honi buruz «gutxi dir[ela] aurkitzen dutenak» esan zuen (Mateo 7:14). Jainkoak bere egiazko Hitzean oinarritzen den adorazioa soilik onartzen du. Egiazko adoratzaile guztiak fede bakar batean daude bateratuta.Irakurri Joan 4:23, 24; 14:6; Efesoarrei 4:4, 5.

2. Zer esan zuen Jesusek gezurrezko kristauei buruz?

«Hitzez aitortzen dute, bai, Jainkoa ezagutzen dutela; baina eginez ukatu egiten dute» (TITORI 1:16)

Jesusek sasiprofetek kristautasuna ustelduko zutela ohartarazi zuen. Itxuraz, haiek egiazko adoratzaileak dirudite. Haien elizek kristauak direla esaten dute. Baina zuk benetan zer diren antzeman dezakezu. Nola? Ezaguterrazak diren jokabide eta ezaugarriak dituzten benetako kristauak egiazko adorazioak bakarrik sortzen ditu.Irakurri Mateo 7:13-23.

3. Nola ezagut ditzakezu egiazko adoratzaileak?

Azter itzazu bost bereizgarri hauek:

  • Egiazko adoratzaileek Biblia Jainkoaren Hitza bezala errespetatzen dute. Bere printzipioen arabera bizitzen saiatzen dira. Beraz, egiazko erlijioa gizakien ideietan oinarritutako erlijioetatik ezberdintzen da (Mateo 15:7-9). Egiazko adoratzaileek ez dute gauza bat esan eta kontrakoa egiten.Irakurri Joan 17:17; 2 Timoteori 3:16, 17.

  •   Jesusen egiazko jarraitzaileek Jehoba, Jainkoaren izena, goratzen dute. Jesusek Jainkoaren izena goratu zuen hau jakitera ematean. Jendeari Jainkoa ezagutzen lagundu eta otoitzean bere izena santu agertzeko eskaera egiten irakatsi zion (Mateo 6:9). Zein erlijiok jakinarazten du Jainkoaren izena bizi zaren tokian?Irakurri Deuteronomioa 32:3.

  • Egiazko kristauek Jainkoaren Erreinuaren berri ematen dute. Jehobak Jesus bidali zuen Jainkoaren Erreinuaren berri ematera. Jainkoaren Erreinua gizadiak duen itxaropen bakarra da. Jesusek horretaz hitz egiten jarraitu zuen hil zen egunera arte (Lukas 4:43; 8:1; 23:42, 43). Bere jarraitzaileek ere honen berri emango zutela esan zuen. Norbait Jainkoaren Erreinuaz mintzatzera hurbiltzen bazaizu, zein erlijiotakoa izango dela uste duzu?Irakurri Mateo 24:14.

  • Jesusen jarraitzaileek ez dute mundu gaizto honetan parte hartzen. Gatazka politiko edo sozialetan parte hartzen ez dutelako ezagut ditzakezu (Joan 17:16; 18:36). Gainera, ez dute munduaren jarduera eta jarrera kaltegarririk kopiatzen.Irakurri Santiago 4:4.

  • Egiazko kristauek elkarren arteko maitasun paregabea dute. Jainkoaren Hitzari esker talde etniko guztiekiko errespetua ikasi dute. Gezurrezko erlijioek askotan nazioen arteko gerrak tinko sustatu badituzte ere, egiazko adoratzaileek ez dute horrelakorik egin (Mikeas 4:1-3). Alderantziz, egiazko kristauek haien denbora eta baliabideak eskuzabaltasunez darabiltzate besteei laguntza eta adore emateko.Irakurri Joan 13:34, 35; 1 Joan 4:20.

4. Ezagutu al dezakezu egiazko erlijioa?

Zein erlijiok oinarritzen ditu irakaspen guztiak Jainkoaren Hitzean, goratzen du Jainkoaren izena, eta aditzera ematen du Jainkoaren Erreinua  gizakiontzako itxaropen bakarra dela? Zein taldek dihardu maitasunean eta saihesten du  gerra? Zer uste duzu zuk?Irakurri 1 Joan 3:10-12.

 

Ikasi gehiago

Zer da Bibliak benetan irakasten duena?

Jehobak onesten duen gurtza

Aztertu benetako erlijioa jarraitzen dutenak nortzuk diren jakiteko sei ezaugarri.