Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Berri onak Jainkoaren eskutik!

 11. IKASGAIA

Nola laguntzen digute Bibliako printzipioek?

Nola laguntzen digute Bibliako printzipioek?

1. Zergatik behar dugu gida?

Nola bultzatzen gaituzte Bibliako printzipioek segurtasun neurriak hartzera? (36. SALMOA 10 [36:9, NW])

Gure Sortzailea gu baino jakintsuagoa da. Aita maitekorra izanik, gutaz arduratzen da. Gainera, ez gintuen sortu berarengandik independente izan gintezen (Jeremias 10:23). Hortaz, haur txikiak gurasoen gida behar duen bezala, guztiok ere Jainkoaren gida behar dugu (Isaias 48:17, 18). Bibliako printzipioek ematen duten gida Jainkoaren oparia da.Irakurri 2 Timoteori 3:16.

Jehobaren lege eta printzipioak onak dira guretzako. Bizimodurik onena irakasten digute, baita etorkizunerako amaigabeko sariak lortzen ere. Jainkoak egin gaituenez, bidezkoa da berak eskatzea guk bere gida balioesten dugula erakustea.Irakurri 19. Salmoa 8, 12 [19:7, 11, NW]; Apokalipsia 4:11.

2. Zer dira Bibliako printzipioak?

Bibliako printzipioak funtsezko egiak dira; legeak, bestalde, egoera jakin batzuetarako ezartzen dira (Deuteronomioa 22:8). Printzipioak egoera jakin batean jarraitzeko, pentsatzeko dugun gaitasuna erabili behar dugu (Esaera Zaharrak 2:10-12). Adibidez, Bibliak bizitza Jainkoak emaniko oparia dela irakasten du. Oinarrizko printzipio honek lanean, etxean eta bidaiatzean gu gidatzeaz gain, segurtasun neurriak hartzera ere bultzatzen gaitu.Irakurri Eginak 17:28.

3. Zein bi printzipio dira funtsezkoak?

Jesusek funtsezko bi printzipiori buruz hitz egin zuen. Aurrenekoak gizakion bizitzaren  helburua azaltzen du, hau da, Jainkoa ezagutu, maitatu eta fideltasunez zerbitzu ematea. Lehenengo printzipio honek gure gida izan behar luke erabakiak hartzerakoan (Esaera Zaharrak 3:6). Printzipio hau bihotzean dutenek Jainkoaren adiskidetasuna, benetako zoriontasuna eta betiereko bizitza irabazten dituzte.Irakurri Mateo 22:36-38.

Bigarren printzipioak besteekin harreman baketsua izatera gida gaitzake (1 Korintoarrei 13:4-7). Printzipio hau betetzeko Jainkoak jendea tratatzeko modua kopiatu behar dugu.Irakurri Mateo 7:12; 22:39, 40.

4. Nola laguntzen digute Bibliako printzipioek?

Bibliako printzipioek familiei maitasunean elkartuak egoten irakasten diete (Kolosarrei 3:12-14). Jainkoaren Hitzak familiak ere babesten ditu, gida ematen duen beste printzipio bat irakatsiz. Honek ezkontzak iraunkorra izan behar duela dio.Irakurri Hasiera 2:24.

Bibliako irakaspenak jarraituz, gure ongizate fisiko eta emozionala babes dezakegu. Adibidez, enplegu-emaileek askotan nahiago dituzte zintzotasun eta ardurari buruzko Bibliako printzipioen arabera bizi diren langileak (Esaera Zaharrak 10:4, 26; Hebrearrei 13:18). Jainkoaren Hitzak beharrezkoarekin pozik egoten irakasten digu, baita gauza materialak baino gehiago Jainkoarekin dugun adiskidetasuna balioesten ere.Irakurri Mateo 6:24, 25, 33; 1 Timoteori 6:8-10.

Bibliako printzipioak jarraitzeak gure osasuna babes dezake (Esaera Zaharrak 14:30; 22:24, 25). Adibidez, mozkortzearen aurkako Jainkoaren legea betetzeak gaixotasun larri eta istripuetatik babesten gaitu (Esaera Zaharrak 23:20). Jehobak edari alkoholdunak edateko baimena ematen digu, baina bere neurrian (104. Salmoa 15; 1 Korintoarrei 6:10). Jainkoaren printzipioak gure onerako dira, gure ekintzez gain gure pentsamenduak ere zaintzen dituztelako (119. Salmoa 97-100). Halere, egiazko kristauek ez dituzte Jainkoaren arau orokorrak beraientzako onak direlako soilik errespetatzen. Jehoba goratzeko jarraitzen dituzte.Irakurri Mateo 5:14-16.

 

Ikasi gehiago

Zer da Bibliak benetan irakasten duena?

Jainkoari atsegin zaion bizimodua

Jehobari atsegin zaion bizimodua izan dezakezu. Izan ere, bere lagun izan zaitezke.

Zer da Bibliak benetan irakasten duena?

Errespeta dezagun bizitza!

Zein da abortu, odol-transfusio eta animalien bizitzari buruzko Jainkoaren ikuspuntua?

BIBLIA-IKASTAROA

Eskatu biblia-ikastaroa

Eskuratu dohainik biblia-ikasgaiak zuri hobekien datorkizun leku eta orduan.