Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Berri onak Jainkoaren eskutik!

 3. IKASGAIA

Berri onak Jainkoaren eskutik al datoz benetan?

Berri onak Jainkoaren eskutik al datoz benetan?

1. Nor da Bibliaren Egilea?

Gizakiak lurrean betirako biziko direla dioten berri onak Biblian daude idatzita (Esaera Zaharrak 2:21). Biblia 66 liburu txikiagok osatzen dute. Jainkoak 40 bat gizon fededun erabili zituen horiek idazteko. Moisesek lehendabiziko bost liburuak idatzi zituen duela 3.500 urte inguru. Azkena Joan apostoluak idatzi zuen duela 1.900 urte gutxi gorabehera. Noren ideiak aurkezten dituzte Bibliaren idazleek? Jainkoa espiritu santuaren bidez komunikatu zen Bibliaren idazleekin (2 Samuel 23:2). Jainkoaren gogoetak idatzi zituzten, ez beraienak. Beraz, Jehoba da Bibliaren Egilea.Irakurri 2 Timoteori 3:16; 2 Pedro 1:20, 21.

2. Nola egon gaitezke ziur Bibliak dioena egia dela?

Biblia Jainkoarengandik datorrela badakigu, etorkizuna zehatz-mehatz iragartzen baitu. Hori egin dezakeen gizakirik ez dago (Josue 23:14). Jainko Ahalguztidunak soilik aurreikus dezake zehaztasunez gizadiaren etorkizuna.Irakurri Isaias 42:9; 46:10.

Jainkoak eginiko liburua paregabea izatea espero genuke eta, izan ere, hala da. Bibliaren milioika ale banatu dira ehunka hizkuntzetan. Antzinako liburua izan arren, frogatua dagoen zientziarekin bat dator. Gainera, bere 40 idazleen artean ez zen kontraesanik izan. * Are gehiago, Bibliak Jainkoaren maitasunaren aztarna argia eta pertsonen bizitza hobetzeko boterea du. Hau guztia ikusita, milioika lagunek Biblia Jainkoaren Hitza dela sinesten dute.Irakurri 1 Tesalonikarrei 2:13.

 3. Zertaz hitz egiten du Bibliak?

Jainkoak gizon-emakumeentzako asmo zoragarria du. Berri on hau da Bibliaren gai nagusietako bat. Liburu Santuak giza historiaren hasieran gizakiak lur bilakatutako paradisuan bizitzeko aukera nola galdu zuen azaltzen du, baita paradisua nola izango den berrezarria ere.Irakurri Apokalipsia 21:4, 5.

Jainkoaren Hitzak legeak, printzipioak eta aholkuak dauzka. Honetaz gain, Bibliak Jainkoak gizadiarekin izan duen harremanari buruz hitz egiten du eta historia honek Jainkoaren nortasuna agertzen du. Beraz, Bibliak Jainkoa ezagutzen eta bere adiskide izaten lagun zaitzake.Irakurri 19. Salmoa 8, 12 [19:7, 11, NW]; Santiago 2:23; 4:8.

4. Nola uler dezakezu Biblia?

Liburuxka honek, Jesusen ikasbide berdinak erabiliz, Biblia ulertzen lagunduko dizu. Jesusek Bibliako pasarteak bata bestearen atzetik aipatu eta azaldu zituen «Liburu Santuak uler zitzaten».Irakurri Lukas 24:27, 45.

Jainkoaren berri onak bezain liluragarri diren gauza gutxi dago. Halere, askori ez zaizkie axola eta beste batzuk haserretu egiten dituzte berri on hauek. Baina ez etsi. Betiko bizitzeko duzun itxaropena zuk Jainkoa ezagutzearen baitan dago.Irakurri Joan 17:3.

 

^ § 3 Ikusi Un libro para todo el mundo liburuxka, Jehobaren lekukoek argitaratua.

Ikasi gehiago

BERRI ONAK JAINKOAREN ESKUTIK!

Bibliak dioena egia ote da?

Bibliaren egilea Jainkoa balitz, gainontzeko liburuetatik bereizi beharko litzateke.

Zer da Bibliak benetan irakasten duena?

Biblia: Jainkoaren eskutik datorren liburua

Nola lagun zaitzake Bibliak zure arazoei aurre egiten? Zergatik egon zaitezke ziur Bibliako profeziak beteko direla?

Zer da Bibliak benetan irakasten duena?

Zein da egia Jainkoari buruz?

Arduratzen al da zutaz Jainkoa? Ezagutu ezazu bere izaera eta nola hurbil zaitezkeen berarengana.