Isaias liburuko 65. kapituluan agertzen den Jainkoaren eraberritzeko promesa hain ziurra da Jehobak beteta egongo balitz bezala hitz egiten duela.

Jehobak zeru-lur berriak sortuko ditu eta lehengoaz ez da inor oroituko

65:17

Zer dira zeru berriak?

  • Lurrera baldintza zuzenak ekarriko dituen gobernu berria da.

  • 1914. urtean ezarri zen, Jesu Kristo Jainkoaren Erreinuko errege izaten hasi zenean.

Zer da lur berria?

  • Nazio, hizkuntza eta arraza guztietako jendea da. Hauek poz-pozik jartzen dira zeruko gobernu berriaren agintepean.

Nola izango da lehengoaz inor ez oroitzea?

  • Oroitzapen mingarrien zergatia ez da existituko eta sufrimendu fisiko, mental edo emozionalik ez da egongo.

  • Gizaki leialek bizitza bete-betean gozatuko dute eta oroitzapen atseginak izango dituzte egunero-egunero.