Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Aukeratu hizkuntza Euskara

 KRISTAUON BIZIMODUA

Bizi zaitezte itxaropenean alai

Bizi zaitezte itxaropenean alai

Itxaropena aingura bezalakoa da (Heb 6:19). Itsaso zakarrei aurre egitean espiritualki ez hondoratzen laguntzen digu (1 Tm 1:18, 19). Itsas zakarra etsipen pertsonalak, ondasunen galtzea, gaixotasun luzeak, maite dugun norbait hiltzea edo gure prestutasuna mehatxupean jartzen duen edozein gauza izan daiteke.

Itxaropena eta fedeak promestutako saria argi ikusten laguntzen digute (2 Ko 4:16-18; Heb 11:13, 26, 27). Beraz, nahiz gure itxaropena lurrean edo zeruan bizitzea izan, hau elikatzen jarraitu behar dugu Jainkoaren Hitzean dauden promesetan hausnartuz. Orduan, probak direla eta nahigabeturik gaudenean, errazagoa izango da gure poza mantentzea (1 P 1:6, 7).

IKUSI BIZI ZAITEZTE ITXAROPENEAN ALAI BIDEOA ETA GALDERA HAUEK ERANTZUN:

  • Zergatik da Moises imitatzeko eredugarria?

  • Zer ardura dute familia-buruek?

  • Zer arlo nahi dituzu jorratu familia-gurtzako proiektuetan?

  • Nola lagun zaitzake itxaropenak proben aurrean konfiantzaz jokatzen?

  • Zer da paradisutik gehien irrikatzen duzuna?