Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2017(e)ko otsaila 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Zentzuduna izan biblia-argitalpenak erabiltzean

Zentzuduna izan biblia-argitalpenak erabiltzean

Jesusek hau esan zuen: «Doan hartu duzue, eman doan» (Mt 10:8). Jarraibide argi honen esaneko garenez, Biblia ale edo biblia-argitalpenengatik ez dugu kobratzen (2 Ko 2:17). Hala ere, argitalpen hauek Jainkoaren Hitzetik hartutako egia baliotsuak dituzte. Ahalegin eta gastu ekonomiko handiak egiten dira argitalpen hauek inprimatu eta mundu osoko kongregazioetara bidaltzeko. Beraz, behar ditugunak bakarrik hartu beharko genituzke.

Zentzudunak izan argitalpen hauek ematean, jendaurreko predikazioan ere (Mt 7:6). Aurretik pasatzen direnei argitalpen hauek itsu-itsuan eman beharrean, saiatu duten interesa zehazteko elkarrizketak izaten. Ondoko taulan duzun galderaren baten erantzuna baiezkoa izan al daiteke? Ezin baduzu norbaiten interesa zehaztu, hobe da esku-orri bat ematea. Noski, aldizkari edo beste argitalpen bat eskatzen badu, gustura ale bat emango genioke (Es 3:27, 28).