Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2017(e)ko martxoa 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Nor ari da Jehobaren nahia egiten? Erabiltzeko modua

Nor ari da Jehobaren nahia egiten? Erabiltzeko modua

Nor ari da Jehobaren nahia egiten? liburuxka biblia-ikasleekin saio bakoitzaren hasieran edo amaieran aztertzeko diseinatu zen. * 1⁠etik 4⁠ra ikasgaiak ikasleak gu herri bezala ezagutzen laguntzen ditu, 5⁠etik 14⁠ra ikasgaiek gure jarduerei buruz gehiago ikasten laguntzen dituzte, eta 15⁠etik 28⁠ra ikasgaiek gure erakundearen ekintzak azaltzen dizkiete. Orokorrean hobe da ikasgaiak bata bestearen atzetik aztertzea, ikasgaietako bat momentuko interes bati buruzkoa ez bada behintzat. Ikasgai bakoitzak orri bateko luzera du eta ikasle gehienekin bost eta hamar minutu artean aztertu daiteke.

  • Garrantzia eman ikasgaiaren izenburua den galderari.

  • Irakurri ikasgaia elkarrekin, goitik behera edo atalez atal.

  • Aztertu irakurritakoa. Erabili irudiak eta orrialdearen bukaeran dauden galderak. Irakurri eta aztertu beharrezkoak diren aipuak. Nabarmendu letra lodiz idatzitako azpi-izenburuek izenburuko galderari erantzuten diotela.

  • «Jakin ezazu gehiago» taularik badago, irakurri elkarrekin eta animatu ikaslea gomendatutakoa praktikan jartzera.

^ § 3 Online edizioa liburuxkaren bertsio eguneratuena da.