Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2017(e)ko ekaina 

 ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN

Jehobaren arau moralak defendatu

Jehobaren arau moralak defendatu

Jehobak gizakientzako arau moralak ezartzen ditu. Adibidez, ezkontza gizon baten eta emakume baten arteko betirako lotura izan behar dela agintzen du (Mt 19:4-6, 9). Moral-gabekeria mota guztiak gaitzesten ditu (1 Ko 6:9, 10). Bere herria besteetatik bereizten duten janzteko eta apaintzeko printzipioak ere ematen ditu (Dt 22:5; 1 Tm 2:9, 10).

Gaur egun, jende askok Jehobaren moraltasun arauak baztertzen ditu (Erm 1:18-32). Gehiengoaren iritziak janzteko eta apaintzeko moduan eta jokabidean eragina izaten uzten dute. Askok beraien bidegabekeri larria erakusten dute eta beste arau batzuen arabera bizi direnak kritikatzen dituzte (1 P 4:3, 4).

Jehobaren lekukoak izanik, ausardiaz defendatu behar ditugu Jainkoaren arau moralak (Erm 12:9). Nola? Kontu handiz azaldu behar genuke zer onartzen duen baina gure bizitzan ere arau egokiak mantendu behar genituzke. Esate baterako, janzteko eta apaintzeko era aukeratzerakoan, honakoa galdetu behar genuke: «Jehobaren arauak adierazten al ditu edo munduarenak? Jainkoari errespetua dion kristaua naizela ezagutarazten al du nire janzteko eta apaintzeko erak?» Edo telebista-saio edo pelikula bat aukeratzerakoan, zera pentsatu behar genuke: «Onartuko al luke Jehobak? Noren moraltasun arauen alde egiten du? Ahulduko ote ditu nire defentsa moralak aukeratzen dudan denbora-pasak? (Sal 101:3) Familia-kide eta beste batzuek estropezu egiteko arrazoia izan al liteke?» (1 Ko 10:31-33)

Zergatik da horren garrantzitsua Jehobaren moraltasun arauak defendatzea? Jesu Kristok nazioak eta gaiztakeria suntsituko ditu laster (Ez 9:4-7). Jehobaren nahia egiten ari direnak bakarrik jarraituko dute bizirik (1 Jn 2:15-17). Jarrai ditzagun beraz Jehobaren moraltasun arauak. Horrela, gure ekintza onak ikusten dituztenek Jainkoa goretsiko dute (1 P 2:11, 12).

Zer dio nire janzteko eta apaintzeko erak nire ikuspegi moralei buruz?

IKUSI IZAN JEHOBAREN LAGUNA: GIZON BAT, EMAKUME BAT BIDEOA ETA ONDOREN ERANTZUN GALDERA HAUEK:

  • Zergatik da zentzuzkoa Jehobaren arauen arabera bizitzea?

  • Zergatik hasi behar lukete gurasoek seme-alabei Jehobaren moraltasun arauak txiki-txikitatik irakasten?

  • Zer egin dezakete gazte nahiz helduek jendeari Jehoba Jainko ona izatearen onurak jasotzen laguntzeko?