Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2017(e)ko ekaina 

 ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | JEREMIAS 51-52

Jehobaren hitza zehatz-mehatz betetzen da

Jehobaren hitza zehatz-mehatz betetzen da

Jehobak zehazki aurresan zituen etorkizuneko gertaerak

Pertsiar errege-goardiako arkularia

«Zorroztu geziak»

51:11, 28

  • Mediar eta pertsiarrak arkulari trebeak ziren eta arkua zen beraien arma nagusia. Geziak zorrozten zituzten sakonago sar zitezen.

«Babiloniako gudaririk bulartsuenek uko egin diote borrokari»

51:30

  • Nabonidesen Kronikak hala dio: «Ziroren gudarostea borrokatu gabe sartu zen Babilonian». Honek seguruenik gatazka orokorrik ez zela egon esan nahi du eta Jeremiasen profeziarekin bat dator.

Nabonidesen Kronikak

«Harri pila [... ] bihurtuko da Babilonia [... ] eta betiko hondatuko»

51:37, 62

  • K.a. 539. urtetik aurrera, Babiloniaren ospea pixkanaka itzaltzen joan zen. Alejandro Handiak Babilonia hiriburu egin nahi izan zuen, baina bat-batean hil zen. Kristau garaiaren hasieran, juduen komunitate bat zegoen oraindik bertan, horregatik bisitatu zuen Pedro apostoluak Babilonia. Baina K.o. laugarren menderako, hiria hondaturik zegoen eta denborarekin desagertu egin zen.

Zer eragin izan behar luke niregan Biblia-profezien betetzeak?

 

Zer erakutsi dezaket profezia honi buruz?