Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

 KRISTAUON BIZIMODUA

Zein sendoa da Jehobaren promesetan duzun fedea?

Zein sendoa da Jehobaren promesetan duzun fedea?

Josue eta Salomonek Jehobaren promesa guztiak bete zirela baieztatu zuten (Jos 23:14; 1 Erg 8:56). Bi lekuko fidagarri hauen testigantzek gure fedearen oinarria sendotzen dute (2 Ko 13:1; Tt 1:2).

Nola bete zituen Jehobak bere promesak Josueren garaian? Ikusi zure familiarekin «Ni una sola palabra ha fallado» bideoa eta erantzun galdera hauei: (1) Nola imita ditzakezu Rahaben fede-ekintzak? (Heb 11:31; St 2:24-26) (2) Nola erakusten du Akanen ereduak nahita desobeditzeak dakartzan ondorio latzak? (3) Gabaongo gizonak gerlariak baziren ere, nola engainatu zuten Josue Israelekin bakeak egiteko? (4) Nola bete zen Jehobaren hitza bost errege amortarrek Israel mehatxatu zutenean? (Jos 10:5-14) (5) Zer egin du Jehobak zure alde Jainkoaren erregetza eta bere justizia zure bizitzan lehenengo tokian jarri duzunean? (Mt 6:33)

Jehobak gure alde egin duena, egiten ari dena eta egingo duenean hausnartzean, bere promesetan dugun fedea sendotuko da (Erm 8:31, 32).

Josuerena bezalakoa al da zure fedea?