Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2017(e)ko ekaina 

 ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN

Gozamena bilatu berri onak predikatzean

Gozamena bilatu berri onak predikatzean

Zaila egin al zaizu inoiz predikatzea? Gutako askok baietz erantzungo genuke. Zergatik? Agian sarritan interesik ez duen edo gure mezuari aurka egiten dion jendea topatzen dugulako edo ezezagunekin hitz egiteak beldurtzen gaituelako. Dudarik gabe, horrelakoek gure poza itzal dezakete. Hala ere, pozik zerbitzatzea nahi duen Jainko zoriontsua gurtzen dugu (Sal 100:2; 1 Tm 1:11). Zer hiru arrazoi ditugu predikatze-lanaz gozatzeko?

Lehena, itxaropen mezua daramagu. Gaurko gizartean itxaropena gutxitzen ari den arren, «zorionaren berri ona» eramanez lagundu dezakegu jendea (Is 52:7). Baina Jainkoaren erregetzaren berri onek gu ere pozez bete gaitzakete. Predikatzera joan aurretik, hausnartu Jainkoaren erregetzak lurrera ekarriko dituen bedeinkapenetan.

Bigarrena, zabaltzen ditugun berri onek onura fisiko eta espiritualak ekartzen dizkie jendeari. Ohitura kaltegarriak alde batera uzten ikasten dute eta betiko bizitzeko aukera lortzen dute (Is 48:17, 18; Erm 1:16). Erreskate-lanetan parte hartzen ari garela imajina dezakegu. Pertsona batzuek erreskatatzea nahi ez badute ere, nahi dutenen bila jarraitzen dugu (Mt 10:11-14).

Hirugarrena eta garrantzitsuena, predikatze-lanak Jehoba goresten du. Gure lana asko estimatzen du (Is 43:10; Heb 6:10). Gainera, lan hau betetzeko espiritu santua ematen digu eskuzabaltasunez. Beraz, eskatu Jehobari poza, espiritu santuaren fruituaren ezaugarrietako bat (Ga 5:22). Bere laguntzaz, gure beldurrei aurre egin eta ausardiaz predikatu dezakegu (Eg 4:31). Orduan, gure eremuan aurkitzen dugun erantzuna aurkitzen dugula, predikatzean gozatuko dugu (Ez 3:3).

Predikatze-lanean zer jarrera izatea gustatuko litzaizuke? Nola erakutsi dezakezu poza?

IKUSI BERRESKURATU POZA IKASKETA ETA HAUSNARKETARI ESKER BIDEOA ETA GALDERA HAUEK ERANTZUN:

  • Zergatik eman behar diogu lehentasuna espiritualki elikatzeko ohiturari, hilero predikatzen ordu asko ematen baditugu ere?

  • Nola imitatu behar genuke Maria?

  • Noiz hartzen duzu Jainkoaren hitzean hausnartzeko denbora?

  • Zerk ematen dizu gozamena berri onak predikatzean?