ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | EZEKIEL 1-5
Ezekielek asko atsegin zuen Jainkoaren mezua adieraztea
Ikuskari batean, Jehobak biribilduriko liburu bat eman zion Ezekieli eta jateko esan zion. Zer esanahi izan zuen horrek?
Ezekielek Jainkoaren mezua guztiz bereganatu behar zuen. Biribilduriko liburuaren hitzetan hausnartzeak Ezekielen barne-barneko sentimenduetan eragina izango zuen eta hitz egitera bultzatuko zuen.
Biribilduriko liburua gozoa zen Ezekielek bere eginkizunarekiko jarrera ona mantendu zuelako.