Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2017(e)ko azaroa 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: bisitak egin

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: bisitak egin

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Erreinuaren mezuan interesa azaltzen duten pertsona asko Jainkoari buruzko egiaren bila dabiltza (Is 55:6, oharra). Irakasten diegunak aurreratzen lagundu diezaien, behin eta berriro itzuli behar gara. Jendeak erronka ezberdinei egiten die aurre, beraz, bakoitzaren interesa lantzeko modua desberdina izango da. Hala ere, eraginkorragoak izango gara ondo prestatzen bagara eta bisita bakoitzerako helburu bat jartzen badugu, azken helburua biblia-ikastaroa hastea izanik.

HOBETZEKO MODUA:

  • Saiatu azkar itzultzen, agian egun gutxi batzuen ondoren (Mt 13:19).

  • Izan zaitez atsegina eta izan errespetua. Lasaitzen saiatu.

  • Agur bero batekin hasi. Pertsonaren izena erabili. Gogorarazi iezaiozu zergatik itzuli zaren, agian, galdera bat erantzuteko, azken aldizkaria emateko, gure webgunea erakusteko, bideo bat ipintzeko edo biblia-ikastaro bat hasteko. Aldatu esan behar zenuena beste gai bati buruzko interesa azaltzen badu (Flp 2:4).

  • Bere bihotzean landatutako egiaren hazia ureztatu ezazu biblia-aipu bat partekatuz eta agian argitalpen bat eskainiz (1 Ko 3:6). Saiatu harreman ona eraikitzen.

  • Ezarri hurrengo bisitarako oinarria.