Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2017(e)ko apirila 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Kongregazioarekin elkartzeari utzi dion anai-arreba bat animatu dezakezu

Kongregazioarekin elkartzeari utzi dion anai-arreba bat animatu dezakezu

Urtero, kongregazioarekin elkartzeari utzi dioten anai-arreba asko etortzen dira Oroitzapenera. Bizitzaren lasterketan hasi ziren baina arrazoi desberdinak direla eta moteldu egin dira. Arrazoi horietako batzuk Itzuli Jehobarengana liburuxkan aztertzen dira (Heb 12:1). Hala ere, anai-arreba hauek Jehobarentzat oso baliotsuak dira oraindik, bere semearen odolarekin erosi baitzituen (Eg 20:28; 1 P 1:18, 19). Nola lagundu ditzakegu kongregaziora itzultzen?

Arduradunak kongregazioarekin elkartzeari utzi dioten anai-arrebak aurkitzen eta hauei laguntzen saiatzen dira, artzainak artaldetik urrundu diren ardiak bilatzen dituen ardura berdinarekin (Lk 15:4-7). Honek Jehobaren zaintza maitekorra erakusten du (Jr 23:3, 4). Guztiok, ez arduradunek soilik, animatu ditzakegu anai-arreba hauek. Ontasuna eta enpatia erakusteko gure ahaleginek Jehoba pozten dute eta oso mesedegarriak dira (Es 19:17; Eg 20:35). Beraz, pentsa ezazu nor animatu dezakezun eta berandu izan baino lehenago egin ezazu!

KONGREGAZIOAREKIN ELKARTZEARI UTZI DION ANAI-ARREBA BAT ANIMATU BIDEOA IKUSI ONDOREN, ERANTZUN GALDERA HAUEI:

  • Zer egin zuen Ainhoak ezagutzen ez zuen lekuko batekin topo egin zuenean?

  • Zergatik jo behar genuke arduradunengana kongregazioarekin elkartzeari utzi dion norbaiti laguntzea pentsatzen ari bagara?

  • Nola prestatu zen Ainhoa bigarren aldiz Laura bisitatzeko?

  • Nola erakutsi zituen Ainhoak iraunkortasuna, pazientzia eta maitasuna Laura animatzen saiatzean?

  • Zer ikasi dezakegu Lukas 15:8-10an Jesusek kontatutako istoriotik?

  • Zer bedeinkapen iritsi ziren Laura laguntzeko elkarlanaren ondorioz?