Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

 KRISTAUON BIZIMODUA

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Eten ditzagun emaitzarik ematen ez duten biblia-ikastaroak

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Eten ditzagun emaitzarik ematen ez duten biblia-ikastaroak

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Jendeak Jehobaren izenari dei egin behar dio salbatu ahal izateko (Eg 2:21, oharra). Hala ere, Biblia aztertu nahi dutenen artean, badaude batzuk ez dutela Jehobaren arauekin bat eginez bizi nahi izaten. Predikatze-lanean pasatzen dugun denbora modurik hoberenean erabiltzen dugu, Jehoba poztearren aldaketak egin nahi dituztenei laguntzen. Biblia-ikasle batek ez badu aurrerapen garrantzitsurik egiten arrazoizko denbora pasa ondoren, egokia izango litzateke ikastaroa etetea eta gure denbora Jehobak beregana eta bere erakundera erakartzen dituenei laguntzen erabiltzea (Jn 6:44). Baina etorkizunean ikasleak betiko bizirako jarrera ona duela erakusten badu, atseginez biblia-ikastaroarekin jarraituko dugu (Eg 13:48).

HOBETZEKO MODUA:

  • Zoriondu ikaslea ezagutza zehatza bereganatu nahi izateagatik (1 Tm 2:4).

  • Azpimarratu ikasi duena praktikan jartzearen garrantzia (Lk 6:46-49).

  • Aztertu ereilearen parabola goxotasunez eta galdetu ikasleari zerk oztopatzen dion ikasten ari dena praktikan jartzea (Mt 13:18-23).

  • Azaldu atseginez eta kontu handiz zergatik etengo duzun ikastaroa.

  • Esaiozu noizbehinka animatzeko bisitatuko duzula eta etorkizunean ikastaroarekin jarraitu ahal izango duzuela aurrerapena erakusten badu.

IKUSI BIDEOA ETA, GERO, ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:

  • Zerk adierazten du elkarrizketan ikaslea ez dela espiritualki aurreratzen ari?

  • Nola laguntzen dio berri-emaileak ikasleari aldaketak egin behar dituela ulertzen?

  • Nola utzi du berri-emaileak atea irekita etorkizunean ikastaroarekin jarraitzeko?