Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2017(e)ko urtarrila 

Aurkezpen ereduak

Aurkezpen ereduak

LA ATALAYA

Galdera: Batzuek Biblia zaharkituta dagoela pentsatzen dute; beste batzuek, berriz, baliagarria dela. Zer uste duzu zuk?

Biblia-aipua: 2 Tm 3:16, 17

Argitalpena: La Atalaya aldizkari honek Bibliaren jakinduriaren adibideak azaltzen ditu, guretzat oso baliagarriak izan daitezkeenak. Gainera, Biblia irakurketari etekinik handiena nola atera ere erakusten du.

EGIA IRAKATSI

Galdera: Gertu ote da munduaren amaiera?

Biblia-aipua: Mt 24:3, 7, 14

Oinarrizko egia: Biblia-profeziek azken egunetan bizi garela azaltzen dute. Baina hau berri oso ona da, garai hobea bertan dela esan nahi baitu.

BIZIA: USTEKABEAN SORTUA?

Galdera: Zer uste duzu zuk arrazoizkoagoa dela? Bizia Jainkoak sortu zuela ala ustekabez hasi zela pentsatzea?

Argitalpena: Askori Sortzaile bat dagoela sinestera eragin dieten frogak aztertzen ditu liburuxka honek. Beste batean bueltatu eta 29. orrialdeko galdera hau elkarrekin aztertzea gustatuko litzaidake: «Axola ote du sinesten duzunak?».

NIRE AURKEZPENA

Egin zure aurkezpena aurreko ereduei jarraituz.