Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2017(e)ko urtarrila 

 KRISTAUON BIZIMODUA

“Oh, Jehová, en ti confío”

“Oh, Jehová, en ti confío”

Oso garrantzitsua da guretzako garai on eta txarretan Jehobarengan konfiantza izatea (Sal 25:1, 2). Kristo aurreko VIII. mendean, Jehobarengan zuten konfiantza proban jarri zuen egoera larri bati aurre egin behar izan zioten juduek. Gertatutakoak irakaspen asko ditu guretzat (Erm 15:4). “Oh, Jehová, en ti confío” bideoa ikusi ondoren, nola erantzungo zenituzke hurrengo galdera hauek?

  1. Zein egoera larriri aurre egin behar izan zion Ezekiasek?

  2.  Nola jarraitu zuen Ezekiasek Esaera Zaharrak 22:3an azaltzen den printzipioa gertatu zitekeen setioari aurrea hartuz?

  3.  Zergatik ez zuen pentsatu ere egin Ezekiasek Asiriarren aurrean errenditzerik edota Egiptorekin elkartzerik?

  4.  Zergatik da Ezekias eredu ona kristauontzat?

  5.  Zein egoerak ipintzen du Jehobarengan dugun konfiantza proban?

Zein egoeratan izan nahi dut Jehobarengan konfiantza handiagoa?