Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2017(e)ko urtarrila 

 ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | ISAIAS 34-37

Ezekiasen fedea saritua izan zen

Ezekiasen fedea saritua izan zen

Asiriako Senakerib erregeak ordezkari nagusia bidali zuen Jerusalemera hiriaren errendizioa eskatzera. Asiriarrek hainbat argudio erabili zituzten juduek borrokarik egin gabe amore eman zezaten.

  • Isolatzea. Egipto laguntza gutxikoa izango zaizue (Is 36:6).

  • Zalantzak eragitea. Jehobak ez du zuen alde borrokarik egingo zuekin haserre baitago (Is 36:7, 10).

  • Ikara sortzea. Ez duzue irabazteko aukerarik asiriar armada boteretsuaren aurka (Is 36:8, 9).

  • Tentaldian ipintzea. Asiriarren aurrean errenditzeak bizimodua hobetuko dizue (Is 36:16, 17).

Ezekiasek fede sendoa azaldu zuen Jehobarengan

37:1, 2, 14-20, 36

  • Ahal izan zuena egin zuen hiria setiorako prestatzeko.

  • Jehobari otoitz egin zion askapena eskatuz eta herria berdina egitera animatu zuen.

  • Jehobak bere fedea saritu zuen gau bakar batean bere aingerua 185.000 asiriar gerlari hiltzera bidali zuenean.