Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2017(e)ko urria 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Jehoba goresteko bizi!

Jehoba goresteko bizi!

Bizitza balio handiko oparia da. Erabiltzen dugun moduak opari hau zenbat estimatzen dugun erakusten du. Jehobaren lekukoak garenez, gure trebetasun eta abileziak Jehoba, biziaren iturria, ohoratzeko eta goresteko erabiltzen saiatzen gara (Sal 36:10 [36:9NW ]; Ap 4:11). Hala ere, mundu gaizto honetako eguneroko ardurek gure helburu espiritualak erraz ito ditzakete (Mk 4:18, 19). Ondo egiten dugu geure buruari honakoa galdetuz: «Dudan hoberena ematen al diot Jehobari?» (Os 14:3 [14:2NW ]). Nora narama nire lanak edota nire lanbideak? Zeintzuk dira nire helburu espiritualak? Nola zabaldu dezaket gehiago nire predikatze-lana? Hobetzeko aukera ikusten baduzu, egin otoitz Jehobari laguntza eskatuz eta beharrezko aldaketak egin. Dudarik gabe, egunero Jehoba goresteak poztasun eta zoriontasunez beteriko bizitzara eramango zaitu (Sal 61:9 [61:8NW ]).

Nori ari zara zure trebetasunak eskaintzen?

IKUSI ERABILI ZURE TREBETASUNAK JEHOBAREN ALDE BIDEOA ETA ONDOREN ERANTZUN HONAKO GALDERAK:

  • Zergatik ez du zentzurik zure trebetasunak Satanasen munduari eskaintzeak? (1 Jn 2:17)

  • Zer bedeinkapen dituzte duten hoberena Jehobari eskaintzen diotenek?

  • Jainkoaren zerbitzuko zer arlotan eskaini ditzakezu zure gaitasun eta abileziak?