Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2017(e)ko urria 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Nola izan biblia-ikasle arduratsua

Nola izan biblia-ikasle arduratsua

Nahi al duzu Danielen antzera leial izan probak izatean? Danielek modu arduratsuan ikasi zuen Jainkoaren Hitza, baita profezia zailak ere (Dn 9:2). Bibliaren azterketa sakonak leial mantentzen lagunduko dizu. Nola? Jehobaren promesen betetzean fedea handitzen lagunduko dizu (Jos 23:14). Gainera, Jainkoarekiko duzun maitasuna handitzeko baliagarria izango da eta honek ona dena egitera bultzatuko zaitu (Sal 97:10). Baina nondik hasi? Pentsa ezazu proposamen hauetan.

  • Zer ikasi beharko nuke? Ikasteko ohitura onen artean kongregazioko bilerak prestatzea dago. Asteroko biblia-irakurketa baliagarriagoa izango da, ulertzen ez dituzun ideiak bilatzeko denbora hartuz gero. Gainera, batzuek honako gai hauek aukeratu dituzte ikertzeko: Bibliako profeziak, Jainkoaren espirituaren fruituak dituen ezaugarri desberdinak, Paulo apostoluaren misiolari bidaiak edota Jehobaren sorkuntza fisikoa. Egunean zehar Bibliari buruzko galdera bat bururatzen bazaizu, idatzi eta zure hurrengo ikerketarako gaia izango duzu.

  • Non aurkitu dezaket informazioa? Aukera desberdinak ezagutzeko, ikusi Altxor espiritualak topatzeko bilaketa tresnak bideoa. Zure gaitasunak neurtzeko, Daniel 7⁠ko piztiak irudikatzen dituzten mundu-mailako potentziak zeintzuk diren ikertu.

  • Zenbat denbora egon behar nuke ikasten? Ohiko biblia-ikasketa espiritualki osasuntsu egoteko gakoa da. Beharrezkoa izanez gero, ikasketa saio motzekin hasi eta gero pixkanaka-pixkanaka luzatu. Jainkoaren Hitza ikastea ezkutuko altxorren bila ibiltzea bezalakoa da; gero eta altxor gehiago aurkitu, orduan eta handiagoa izango da gehiago bilatzeko nahia! (Es 2:3-6). Jainkoaren Hitza ikasteko duzun irrika hazi egingo da eta ohiko biblia-ikasketak zure usadioa izaten jarraituko du (1 P 2:2).

ZER IRUDIKATZEN DUTE DANIEL 7⁠KO PIZTIEK?

  • Dn 7:4

  • Dn 7:5

  • Dn 7:6

  • Dn 7:7

BESTE GALDERA BAT:

Nola bete zen Daniel 7:8, 24?

HURRENGORAKO GAIA:

Zer irudikatzen dute Apokalipsia 13⁠ko piztiek?