Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2017(e)ko abuztua 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Noiz egin dezaket berriro epe bateko aitzindaritza?

Noiz egin dezaket berriro epe bateko aitzindaritza?

Ezekielen tenpluaren ikuskariak Jehobaren herriak borondatezko opariak egingo zituela azaltzen du. Nola lagundu dezake gutako bakoitzak gorespen-opariak eskaintzean? (Heb 13:15, 16).

Modu polit bat epe bateko aitzindaritza egitea da. 2018. zerbitzu urteak bost larunbat edo igande dituzten hilabete batzuk ditu. Hau lagungarria da batez ere egun osoan zehar lan egiten dutenentzat eta predikatzera gehienetan asteburuetan ateratzen direnentzat. Gainera, berri-emaileek 30 edo 50 orduko epe bateko aitzindaritzen artean aukeratu dezakete martxoa eta apirilean, baita eskualde-arduradunaren bisitan ere.

Baina gure egoeragatik ezin badugu epe bateko aitzindaritza egin? Gure predikatze-lanaren kalitatea hobetzen eta agian honi eskaintzen diogun denbora ere areagotzen saiatu gaitezke. Dugun egoera dugula ere, Jehobari diogun maitasunak ahal dugun guztia egitera bultza gaitzala 2018. zerbitzu-urtean zehar (Os 14:3, oharra).

Nola izan naiteke Sabina Hernández bezain gogotsu?

IKUSI JEHOBAREN LAGUNTZAREKIN IA EDOZER GAUZA EGIN DEZAKET BIDEOA ETA ONDOREN GALDERA HAUEK ERANTZUN:

  • Zerk bultzatzen du Sabina Jehobaren zerbitzuan gehiago egitera?

  • Nola animatzen zaitu Sabinaren ereduak?

  • Zer hilabetetan egin dezakezu epe bateko aitzindaritza 2018. zerbitzu-urtean?