Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2017(e)ko abendua 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Jar gaitezen harremanetan gure eremuko jende guztiarekin

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Jar gaitezen harremanetan gure eremuko jende guztiarekin

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Zakariasek nazioetako hizkuntza guztietako jendeak berri onei erantzun ona emango ziela aurresan zuen (Za 8:23). Baina nork irakatsiko die? (Erm 10:13-15). Guk dugu gure eremuko jende guztiari berri onak zabaltzeko ohore eta ardura (od-S 84 ¶10-11).

HOBETZEKO MODUA:

  • Prestatu. Aurkitzen al duzu beste hizkuntzaren bat hitz egiten duen jenderik? JW Language aplikazioa erabili dezakezu aurkezpen erraz bat ikasteko. Bere hizkuntzan jw.org-n informazio gehiago nola aurkitu dezakeen ere erakutsi diezaiokezu zure gailu mugikorrarekin.

  • Arreta jarri. Etxez etxe ari bazara predikatzen, aprobetxatu itzazu kalean dauden oinezkoei edota kotxean itxaroten ari direnei berri onak zabaltzeko aukera guztiak. Jendaurreko predikatze-lanean ari bazara, ez ahaztu jendeari predikatzea dela helburua.

  • Izan arduratsua. Hasierako bisitan etxean ez daudenekin harremanetan ipintzen saiatu. Etxebizitza bakoitzean norbaitekin hitz egiten ahalegindu zaitez, agian beste ordutegi batean edota asteko beste egun batean joanez. Etxeko jabe batzuei eskutitzez, telefonoz edo kalean predikatu beharko diegu.

  • Jarraitu harremanetan. Itzuli zaitez laster interes izpiren bat azaldu dutenengana. Beste hizkuntzaren bat hitz egiten badu, bere hizkuntzan laguntzeko gai izango den norbait aurkitu ezazu. Jarraitu zuk bisitak egiten bere hizkuntza hitz egiten duen berri emaileren bat berarekin harremanetan ipini arte (od-S 93-94 ¶39-40).

IKUSI «LURRAREN BAZTERRERAINO» PREDIKATZEN DUGU BIDEOA ETA, ONDOREN, AZTERTU HURRENGO GALDERAK:

  • Zer prestaketa egin zituzten anai-arrebek urruneko eremuetako jendearekin harremanetan ipintzeko? (1 Ko 9:22, 23)

  • Zer oztopo gainditu behar izan zituzten?

  • Zer bedeinkapen izan zituzten?

  • Zer ahalegin egin ditzakezu zure eremuko jende gehiagorekin harremanetan jartzeko?