Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko uztaila 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Saia al zaitezke urtebetez?

Saia al zaitezke urtebetez?

Zertan saiatu? Aitzindaritzan! Bedeinkapen ugari izango dituzu (Es 10:22).

AITZINDARIA BAZARA...

  • predikatze-lanean gaitasunak hobetuko dituzu eta gehiago gozatuko duzu.

  • Jehobarekin duzun harremana sendotuko duzu. Besteei Jehobaz gero eta gehiago hitz egiten badiezu, bere ezaugarri harrigarriak gogoan gero eta gehiago izango dituzu.

  • Erreinua lehen tokian jartzeak, zeure nahiak alde batera utziz, eta besteei zerbitzatzeak dakarren poztasunaz gozatu ahal izango duzu (Mt 6:33; Eg 20:35).

  • eskualde-arduradunaren bisitan egiten den aitzindarien bileraz, eskualde-biltzarrarekin batera egiten den bilera bereziaz eta aitzindari-ikastaroaz gozatu ahal izango duzu.

  • biblia-ikastaroak hasi eta zuzentzeko aukera gehiago izango duzu.

  • beste berri-emaileekin denbora gehiago igaroko duzu elkar adoretuz (Erm 1:11, 12).