Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko urtarrila 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Adorazio-lekuak eraikitzeko eta mantentzeko ohorea

Adorazio-lekuak eraikitzeko eta mantentzeko ohorea

Israelgo tenplua eraikitzeko lan eta gastu handia egin behar zen. Hala ere, israeldarrek proiektuan sutsuki lagundu zuten (1 Kro 29:2-9; 2 Kro 6:7, 8). Eraikuntza amaitu ondoren, tenplua mantentzeko lanetan ere aritu ziren. Lan hauek Jainkoarekin zer-nolako harremana zeukaten erakutsi zuten (2 Erg 22:3-6; 2 Kro 28:24; 29:3). Gaur egun ere, kristauok denbora eta indarra ematen ditugu bilera-areto eta biltzar-aretoak eraiki, garbitu eta mantentzeko. Jehobarekin batera modu honetan lan egitea ohore handia izateaz gain, ematen diogun adorazioaren parte da (Sal 127:1; Ap 7:15).

NOLA HARTU DEZAKEGU PARTE?

  • Bilera bakoitza amaitzean garbituz. Ezin baduzu, zure eserlekuaren ingurua garbi mantentzen ahalegindu zaitez.

  • Bilera-aretoaren garbiketa eta mantentze-lanetan parte hartuz. Talde-lana atseginagoa eta arinagoa da (lv-S 92-93 ¶18).

  • Diru-laguntza emanez. «Bi sos» emanda ere, Jehoba poztu egiten dugu bihotzez bada (Mk 12:41-44).

  • Ahal izanez gero, adoraziorako lekuak eraikitzeko zeure burua eskainiz. Ez da beharrezkoa esperientziarik izatea parte hartzeko.