Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko urtarrila 

 ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | ESDRAS 6-10

Jehobak zerbitzari gogotsuak nahi ditu

Jehobak zerbitzari gogotsuak nahi ditu

Esdrasek Jerusalemera itzultzeko prestaketak egin zituen

7:6, 22; 8:26, 27

  • Artaxerxes erregeak Jerusalemera itzultzeko eta bertan Jehobaren adorazioa bultzatzeko baimena eman zion Esdrasi

  • «Eskatu guztia eman zion» erregeak Esdrasi Jehobaren etxerako: urrea, zilarra, garia, olioa eta gatza; guzti honek gaurko 90.000.000 € baino balio handiagoa zuen

Esdrasek bazekien Jehobak bere zerbitzariak babestuko zituela

7:13; 8:21-23

  • Jerusalemera itzultzea zaila izango zen

  • Ustezko ibilbideak ia 1.600 km zituen lurralde arriskutsuan zehar

  • Bidaiak 4 hilabete inguru iraun zuen

  • Itzuli zirenek fede sendoa, benetako gurtzari maitasun handia eta ausardia behar zituzten

ZER ZERAMAN ESDRASEK?

750 talentutik gorako edo hiru elefante afrikarren pisua zuen urre eta zilarra!

ZEIN ZAILTASUN IZAN ZITUZTEN ITZULITAKOEK?

Lapurrak, basamortuan ibiltzea eta basapiztia arriskutsuak