Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko urria 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Erabiltzen ari al zara JW.ORGko harreman-txartelak?

Erabiltzen ari al zara JW.ORGko harreman-txartelak?

Larrialdi handia gerturatzen ari denez, gure predikatze-lana premiazkoa da (Es 24:11, 12, 20). Jainkoaren Hitzera eta gure webgunera arreta bereganatzeko asmoz, harreman-txartelak erabili ditzakegu jendea laguntzeko. Txartelak Zergatik Biblia ikasi? bideora zuzentzen duen eta informazio gehiago edo biblia-ikastaroa eskatzeko aukera duen kode txiki bat du. Batzuek ez dute argitalpenik hartu nahi, baina gure webgunea bisitatzea nahi izan dezakete. Ez izan zalantzarik harreman-txartela emateko. Hala ere, ez utzi harreman-txartelik interesik azaltzen ez duen norbaiti.

Zure eguneroko eginkizunetan murgilduta zauden bitartean, norbaiten interesa piztu dezakezu, adibidez, honakoa esanez: «Eman nahi dizudan zerbait dut. Txartel honek gai asko jorratzen dituen webgune batera zuzentzen du. Bertan, doako informazioa eta bideoak dituzu» (Jn 4:7-8). Harreman txartelak txikiak direnez, zurekin eraman ditzakezu edozein momentutan partekatzeko.