Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko urria 

 ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | ESAERA ZAHARRAK 1-6

Izan bihotzez Jehobarengan konfiantza

Izan bihotzez Jehobarengan konfiantza

Jehobak gure konfiantza osoa merezi du. Bere izenaren esanahiak, promesak betetzeko duen gaitasunean konfiantza izaten laguntzen digu. Otoitzak ere oso garrantzitsuak dira berarengan dugun konfiantza indartzeko. Esaera Zaharrak 3aren arabera, Jehobak gure konfiantza sarituko du gu «bide zuzenetik» eramanez.

Bere burua jakintsutzat jotzen duenak...

3:5-7

  • Jehobaren gida aurrez eskatu gabe erabakiak hartzen ditu.

  • konfiantza munduan edo bere buruan jartzen duela agertzen du.

Jehobarengan konfiantza duenak...

  • berarekin harreman estua izaten saiatzen da biblia-azterketa, hausnarketa eta otoitzaren bidez.

  • Bere gida bilatzen du, erabakiak hartzerakoan biblia-printzipioak aztertuz.

ZEIN ERATARA HARTZEN DITUT ERABAKIAK?

LEHENDABIZI: Bide zuzenena iruditzen zaidana aukeratzen dut.

LEHENDABIZI: Jehobaren gida bilatzen dut otoitz eginez eta Biblia aztertuz.

ONDOREN: Jehobari nire erabakia bedeinkatzeko eskatzen diot.

ONDOREN: Biblia-printzipioekin bat datorren bidea aukeratzen dut.