Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko otsaila 

 ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | ESTER 1-5

Esterrek Jainkoaren herriaren alde egin zuen

Esterrek Jainkoaren herriaren alde egin zuen

Esterrek fede eta ausardia nabarmena erakutsi zituen Jainkoaren herria defendatzean

  • Erregearengana berak deitu gabe joateak heriotza esan nahi zezakeen. Erregeak 30 egun zeramatzan Ester gonbidatu gabe.

  • Asuero erregeak, ustez Xerxes I.ak, izaera bortitza zuen. Behin batean, gizon bat erditik moztu eta guztien bistan uzteko agindu zuen abisu gisa. Gainera, erregina izatetik kendu zuen Baxti bere esana bete ez zuelako.

  • Esterrek judua zela aitortzeaz gain, erregeari konfiantzazko aholkulariak engainatu zuela ikustarazi behar izan zion.