Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko maiatza 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Ari al zara JW Library erabiltzen?

Ari al zara JW Library erabiltzen?

JW Library doako aplikazioa da eta honekin Biblia, bideo, audio grabaketak nahiz beste argitalpen batzuk zure ordenagailu, telefono mugikor edo tabletan jaitsi ahal izango dituzu.

NOLA EDUKI DEZAKET? Internetera konektatu zaitez eta aplikazio-denda batetik JW Library jaitsi eta instalatu ezazu. Aplikazio hau hainbat gailuetarako eskuragarri dago. Interneten zaudela, aplikazioa ireki eta zure gailura jaitsi nahi duzuna aukeratu. Etxean ezin bazaitezke internetera konektatu agian bilera-aretoan, liburutegian, wifi gune publikoetan edota inguruko kafetegiren batean konekta zaitezke. Argitalpenak zure gailuan jaitsita dituzunean, ez duzu zertan internetera konektatu beharrik izango hauek erabiltzeko. Aplikazio honi ezaugarri berriak gehitzen zaizkionez, jo noizean behin internetera eta aplikazioa eguneratu.

ZERGATIK EDUKI BEHAR NUKE? JW Library oso erabilgarria da norberaren ikasketarako eta kongregazioko bilerak jarraitzeko, baita predikatze-lanerako ere, bereziki edonon eta edonoiz predikatzeko.