Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko maiatza 

 ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | SALMOAK 11-18

Nor egon daiteke Jehobaren etxean?

Nor egon daiteke Jehobaren etxean?

Jehobaren etxean egoteak Jainkoaren laguna izatea esan nahi du, bere esaneko izatea eta berarengan konfiantza izatea. Jehobak lagunengan bilatzen duena azaltzen du 15. Salmoak.

JEHOBAREN GONBIDATUEK BETE BEHARREKOA:

  • Jokaera prestua izatea.

  • Bihotz barrutik egia esatea.

  • Jehobaren zerbitzariak ohoratzea.

  • Emandako hitzari eustea, nahiz eta zaila izan.

  • Beharrean daudenei laguntzea, honen trukean ezer espero gabe.

JEHOBAREN GONBIDATUEK BAZTERTU BEHARREKOA:

  • Esamesak eta gezur gaiztoak esatea.

  • Lagun hurkoari gaiztakeriak egitea.

  • Anai-arreba kristauez probetxua ateratzea.

  • Jehoba zerbitzatzen edo obeditzen ez dutenekin harremanak edukitzea.

  • Eroskeriak jasotzea.