Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko maiatza 

 KRISTAUON BIZIMODUA

JW Library erabiltzeko modua

JW Library erabiltzeko modua

IKASTEAN:

  • Eguneko aipua irakurtzeko.

  • Aldizkariak eta beste argitalpenak irakurri eta orri-markagailua erabiltzeko.

  • Kongregazioko bilerak prestatu eta erantzunak azpimarratzeko.

  • Bideoak ikusteko.

BILERETAN:

  • Paperean ditugun hainbat argitalpen bileretara ekarri beharrean, zure gailua erabili bileraren zati ezberdinak jarraitzeko eta kantak abesteko. JW Library aplikazioak kanta-liburuan oraindik ez dauden kanta berriak ditu.

PREDIKATZEAN:

  • Interesa agertu duen pertsona bati JW Library aplikazioko gauzaren bat erakusteko eta bere gailura aplikazioa eta argitalpenak jaisten laguntzeko.

  • Bideo bat erakusteko. Etxejabeak seme-alabak baditu, Izan Jehobaren laguna saileko bideo bat ipini. Zergatik Biblia ikasi? bideoa ere ipini dezakezu biblia-ikastaroan interesa pizteko. Norbaitek beste hizkuntza bat hitz egiten badu, erakutsi bideo bat bere hizkuntzan.

  • Jada jaitsita duzun beste hizkuntza bateko biblia-itzulpeneko bertseta erakusteko. Joan aipura, eman bertsetaren zenbakiari eta, ondoren, pareko bertseta ikusteko ikurrari.